[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2016010L
Legea: 10/2016 Legea, ekainaren 30ekoa, Legegintzako Herri Ekimena arautzeari buruzkoa
Descriptores..: modificación de la ley;proposición de ley;iniciativa legislativa;petición
Legea: 10/2016 Legea, ekainaren 30ekoa, Legegintzako Herri Ekimena arautzeari buruzkoa
Legea: 10/2016 Legea, ekainaren 30ekoa, Legegintzako Herri Ekimena arautzeari buruzkoa
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81825;231316;231948;231634;11819;232254;231713;72846;10943;150711
Legearen testua:

§ 380. 10/2016 LEGEA, EKAINAREN 30EKOA, Legegintzako herri 
ekimena arautzeari buruzkoa(1)

ZIOEN AZALPENA

   Euskal Herriko Legegintzako Herri Ekimenari buruzko 
ekainaren 26ko 8/1986 Legeak arautzen du zer modutan 
hartuko duten parte Autonomia Erkidegoko herritarrek 
legegintzan. Mende-laurden bat baino gehiago igaro da 
geroztik, eta denbora horretan ikusi da legea sobera 
murrizgarria eta eraginkortasun gutxikoa gertatu dela. 
Gainera, bitarte honetan oso aldaketa handiak izan dira 
gizartean, batez ere azken urteetan. Herritarrek adierazi 
dute ez daudela gustura sistema demokratikoaren gabeziekin 
eta hertsitasunekin, eta zuzenean parte hartu nahi dutela 
gai publikoetan. Hori dela eta, beharrezko da neurri 
berriak hartzea, edo lehendik ditugun tresnak hobetzea, 
erakundeak herritarrei hurbiltzeko eta eragiten dieten gai 
guztietan parte hartzera bultzatzeko edo parte-hartze hori 
errazteko.

   Legegintzako herri-ekimena arautzen duen legea 
erreformatzeko proposamen honen bitartez lortu nahi da 
herritarrek eta gizarte-taldeek legegintzan errazago parte 
hartzea, gero Legebiltzarrean eztabaidatuko diren ekimenak 
proposatzeko aukera errazagoa emanez eta murriztapenak 
gutxituz.

   Alde batetik, proposatzen da Ganberan legegintzako 
herri-ekimen (LHE) bat aurkezteko behar den sinadura-
kopurua gutxitzea. Bestetik, gutxitu egin nahi dira LHE 
batean aurkezteko baztertuta dauden gaiak. Gainera, zabaldu 
egiten da eskaerak sina ditzaketen pertsonen aukera. Eta, 
azkenik, proposatzen da sustatzaileek hitza izan dezatela 
LHE bat Legebiltzarrean eztabaidatzen denean.

   Neurri horiekin aukera emango litzaieke herritarrei 
gehiago parte hartzeko Legebiltzarrari dagokion legegintza-
funtzioan, erakundeak herritarrei hurbilduz, eta, oro har, 
sistema demokratikoaren funtzionamendua hobetuz. 

1. artikulua. Legearen xedea eta pertsona legitimatuak

   1.   Lege honen xedea da Euskal Herriko Autonomia 
Estatutuko 27.4 artikuluan aurreikusitako legegintzako 
herri-ekimena baliatzeko aukera arautzea.

   2.   Euskal herritarraren izate politikoa daukaten eta 
hautesle-erroldan izena emanik dauden herritarrek 
legegintzako herri-ekimena baliatzeko aukera dute, lege 
honetan ezarritakoaren arabera.

   3.   Era berean, legegintzako herri-ekimena gauzatzeko 
legitimaturik daude beren eskubide politikoez gabeturik ez 
dauden pertsonak, hauteskunde-legerian sufragio-eskubidea 
baliatzeko ezartzen den gutxieneko adina badute, Euskal 
Autonomia Erkidegoko udalerriren batean helbidedun gisa 
behar bezala izena emanda badaude, Europar Batasuneko 
estatu kideetako herritarrak badira eta bizilekua 
atzerritartasunari dagokionez indarrean den legeriaren 
arabera badute. 

2. artikulua. Legegintzako herri-ekimenetik kanpo gelditzen 
diren gaiak

   Legegintzako herri-ekimenetik kanpo gelditzen dira gai 
hauek:

a)   Autonomia Erkidegoaren legegintza-eskumenik gabeko 
gaiak, bai eta Autonomia Erkidegoko instituzio 
erkideen antolaketari, araubide juridikoari eta 
eskumenei eta lurralde historikoetako instituzioen 
eskumenei buruzkoak eta Autonomia Erkidegoaren 
lurralde-antolaketari dagozkion gaiak ere. Edonola 
ere, onargarriak izango dira honako helburu hau duten 
legegintzako herri-ekimenak: Autonomia Erkidegoari 
Konstituzioan aitortzen zaizkion ekimena izateko 
gaitasunak beste organo legegileen aurrean baliatzea. 
b)   Tributu-gaiak. 
c)   Autonomia Estatutuaren erreforma. 
d)   Jarduera ekonomikoaren plangintza orokorrari 
buruzkoak. 
e)   Legegintza-ekimena eta -prozedura. 
f)   Hauteskunde-araubidea.
g)   Autonomia Estatutuaren edo legeen arabera, Eusko 
Jaurlaritzaren ekimenekoak diren gaiak.
h)   Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren edo gure 
ordenamendu juridikoaren parte diren giza eskubideei 
eta oinarrizko eskubideei buruzko nazioarteko beste 
itun eta akordioen aurka doazen ekimenak, bai eta 
aipatutako tresna horietan jasotzen diren eskubide 
zibil, politiko, ekonomiko sozial edo kulturalak 
deuseztatu nahi dituzten ekimenak ere. 

3. artikulua. Legegintzako herri-ekimenaren baldintzak 

   Legegintzako herri-ekimena baliatzeko, Eusko 
Legebiltzarreko Mahaiari aurkeztu behar zaizkio lege-
proposamenak, gutxienez hamar mila herritarrek sinaturik. 
Sinatzaileek 1. artikuluko baldintzak bete behar dituzte, 
eta sinadurak lege honetan zehaztutakoaren arabera 
autentifikatu behar dira.

4. artikulua. Prozeduraren hasiera

   1. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]