[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2016009L
Legea: 9/2016 Legea, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa
Descriptores..: fundación;sociedad sin fines de lucro;modificación de la ley
Legea: 9/2016 Legea, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa
Legea: 9/2016 Legea, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81825;231316;231948;231634;11819;232254;231713;72846;10943;150711
Legearen testua:

§ 379. 9/2016 LEGEA, EKAINAREN 2KOA, Euskal Autonomia 
Erkidegoko Fundazioei buruzkoa(1)

ZIOEN AZALPENA
 
I

   Fundazioak funtsezkoak izan dira euskal gizarte-
bizitzaren eraketan, historian zehar eta gaur arte, interes 
orokorreko jarduerak egin baitituzte. Oro har, irabazi-
asmorik gabeko erakunde gisa ulertu ohi dira fundazioak, 
eta beren ondarea –fundatzaileek hala nahi izan dutelako– 
modu iraunkorrean interes orokorreko helburuei lotuta duten 
erakunde gisa. Hasieran, ongintza-ekintza eta kapilautza 
gisa sortu zirelarik, ongia egitea eta laguntza ematea 
zuten helburu nagusi, eta halaxe irautea lortu zuten, nahiz 
eta iraultza liberalaren ondorioz XIX. mendean giroa erabat 
gaiztotua zegoen. Giro hori legerian ere islatu zen, 
legeria desbinkulatzaile eta desamortizatzailean, zeinak 
"esku hilek" edozein ondasun mota izatea debekatzea 
baitzuen helburu, eta araudi horren adibiderik behinena da 
1820ko irailaren 27ko legea, maiorazko, fideikomiso, 
patronatu eta onibarren bestelako binkulazio mota guztiak 
ezabatzen zituena, lehen artikuluan. Hala eta guztiz ere, 
Kode Zibilak fundazio-eskubidea onartu zuelarik, beste aro 
bat hasi zen fundazioentzat, eta, ordutik aurrera, botere 
publikoekin batera partikularrek ere parte hartu ahal 
izateko funtsezko tresna gisa onartu ziren, interes 
orokorreko helburuak lortuz herritarren eskaerei erantzute 
aldera. Fundazio askok hasieran zituzten helburu berak 
izaten jarraitzen dute oraindik, nahiz eta gaur egun 
fundazioek beste jardun-arlo batzuk ere jorratzen dituzten, 
hala nola lana, irakaskuntza, kultura, hezkuntza, ikerketa, 
teknologia eta gizarte-berrikuntza; eta, gainera, 
fundazioaren forma juridikoa hartzen duten erakunde berriak 
ere sortu dira, sektore publikoko fundazioak eta banku-
fundazioak, adibidez. Izan ere, fundazioek oso ondo asmatu 
dute egungo gizartearen beharretara egokitzen, eta, aldi 
berean, haien eragina ere handituz joan da nabarmen. Gaur 
egun arras garatuak daude, eta bizi-bizi, bai kopuruari 
dagokionez, bai lantzen dituzten jardueren aniztasunari 
dagokionez. 

   Euskal erakundeek historikoki izan dute fundazioak 
arautzeko eskumena, ongintzaren arloko foru-eskumenarekin 
zuzenean lotuta. Foruen garaian, erregulazio propioa 
aplikatzen zen –ez Estatuaren ongintza orokorraren legeria–
, eta aldundiei zegozkien ongintzako toki-batzordeen arloko 
eskumenak. Foruak abolitu eta gero ere, euskal aldundiek, 
Kontzertu Ekonomikoaren ondoriozko ekonomia- eta 
administrazio-araubidearen esparruan, arlo horietan 
eskumenak izaten jarraitu zuten. Hain zuzen ere, fundazioen 
edo ongintza publiko orokor, probintzial nahiz munizipaleko 
establezimenduen arloko eskumen hori berariaz onartu zuen 
1909ko ekainaren 26ko Errege Aginduak. 
 
   Euskal erakundeek izan duten eskumen hori joan den 
mendeko hogeita hamarreko hamarkadako autonomia-estatutuen 
proiektuetan ere jaso zen, eta, azkenik, 1936ko urriaren 
6ko Euskadiren Autonomia Estatutuaren II. tituluko 2.d.2 
artikuluan, non esaten baitzen ezen, Errepublikaren 
Konstituzioaren 16. eta 17. artikuluen arabera, Euskadiren 
eskumenak zirela gizarte-laguntzaren eta ongintzaren arloan 
–arlo publiko nahiz pribatuan– legeak egitea eta haiek 
zuzenean betearaztea, bai eta mota orotako ongintza-
fundazioak eta adingabeen babeserako auzitegiak. Eskumen 
hori baliatuz, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Laguntza Sailak 
1936ko abenduaren 7an onetsitako dekretu baten bidez 
erabaki zen ongintzarako eta haurren babeserako batzorde 
probintzialei zegozkien ahalmenak eta ongintza-erakunde 
pribatuak Gizarte Laguntza Sailaren mende uztea, eta 
ongintzako eta irakaskuntzako fundazioak, berriz, Kultura 
Sailaren mende. Orobat ezartzen zen ezen batzorde 
probintzialetako administratzaile eta idazkariek, 
patronatukideek, aldundiek, udalek eta fundazio 
partikularren ordezkariek Eusko Jaurlaritzako sail 
eskudunari helarazi behar zizkiotela bakoitzari zegozkion 
erakundeen aurrekariak, inbentarioak eta kontuen egoerak. 
Sail horrek proposatuko zuen ongintzako eta haurrak 
babesteko batzordeak berrantolatzea eta fundazio 
partikularren jarduerak eta eginkizunak kontrolatuko 
zituen. Ildo horretatik, Justizia eta Kulturako sailburuak 
1936ko azaroaren 13an emandako agindu baten bidez xedatu 
zen ezen ongintzako eta irakaskuntzako euskal fundazio 
guztiek, sailak zegokion kontrola egite aldera, txosten bat 
bidal ziezaiotela Euskadiko Kulturako idazkari nagusiari 
xehetasun hauekin: fundazioaren xedea eta data; 
fundazioaren zuzendaritza nortzuek osatzen zuten; zer 
ondasun zituen eta horiek nola baliatzen ziren fundazioaren 
xedea lortzeko, eta abar. Eta, hain zuzen ere, kontrol-ahal 
hori baliatuz, inoiz zenbait fundazioren patronatukideak 
kargutik kendu ere egin zituzten (Eusko Jaurlaritzako 
Justizia eta Kultura Sailaren 1936ko abenduaren 1eko 
Agindua eta Gizarte Laguntza Sailaren 1937ko otsailaren 
15eko Agindua). 

   Gerra Zibila amaitu eta gerora demokrazia berriro ezarri 
zenean, 1978ko Konstituzioak fundaziorako eskubidea jaso 
zuen, 34. artikuluan, eta 1979ko Euskal Autonomia 
Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.13 artikuluak eskumen 
esklusiboa onartu zion Euskal Autonomia Erkidegoari 
irakaskuntza-, kultura-, arte-, ongintza- eta sorospen-
izaerako nahiz antzeko fundazio eta elkarteen arloan, beren 
eginkizunak nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan betetzen 
dituzten neurrian. Izan ere, lege hau onetsi arte indarrean 
egon den Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 
ekainaren 27ko 12/1994 Legea, haren babesean onetsitakoa, 
euskal fundazioen sektorea araubide juridiko oso batez 
hornitu zuen lehenengo araua izan zen, Estatuko fundazioen 
lehen legeari ere aurrea hartuta. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]