[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

 
 
Xedapen Iragankorrak
 
Lehenengoa. Fundazioen estatutuen egokitzapena
 
   1.   Fundazioek lege honek esaten duenera moldatu 
beharko dituzte euren estatutuak, berau indarrean sartu eta 
bi urteko epean.
 
   2.   Epe hori igaro ondoren estatutuek moldatu gabe 
jarraitzen badute, fundazioaren agiririk ez da inskribatuko 
dagokion fundazioen erregistroan harik eta moldatu direla 
egiaztatu arte. Hori guztia, lege honen 22. artikuluan 
xedatutakoa aplikatzea eragotzi gabe.
 
   Betebehar hori ez betetzearen ondorioa izango da 
fundazioak ezin izango duela eskuratu Euskal Autonomia 
Erkidegoaren diru-laguntzarik edo laguntza publikorik, 
legearen arabera izan ditzakeen erantzukizunak gorabehera.
 
   3.   "Fedez eta kontzientziaz" eratutako fundazioen 
estatutu-baldintzak lege honen aurkakoak badira, jarri 
gabetzat hartuko dira.
 
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen 
Erregistroaren eta Babesletzaren erregelamenduen 
indarraldia
 
   Lege hau erregelamendu bidez garatu arte, Euskal 
Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren eta 
Babeslaritzaren erregelamenduek, ekainaren 19ko 101/2007 
eta 100/2007 dekretuen bidez onetsitakoek, indarrean 
jarraituko dute lege honetan xedatutakoaren aurkakoak ez 
diren xedapenei dagokienez.
 
Xedapen Indargabetzailea
 
   Indargabetuta geratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko 
Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea, bai eta 
lege honetan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko edo 
apalagoko xedapen guztiak.
 
Azken Xedapenak 
 
Lehenengoa. Erregelamendu bidezko garapena
 
   Eusko Jaurlaritzak, lege hau indarrean sartzen denetik 
18 hilabeteko epean, behar diren xedapenak eman beharko 
ditu berau garatzeko eta betearazteko.
 
Bigarrena. Indarrean sartzea
 
   Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 
argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
 
   Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren 
edo Babesletzaren prozedurak izapidetzeko nahitaez bide 
elektronikoa erabili beharrari dagokionez, lege hau Euskal 
Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 
urtebetera sartuko da indarrean betebehar hori.

(1)   EHAA 111/2016.06.13
 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]