[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2016008L
Legea: 8/2016 Legea, ekainaren 2koa, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legea aldatzekoa
Descriptores..: modificación de la ley;proyecto de ley;reglamento administrativo;relación legislativo-ejecutivo;asesor jurídico;informe;legalidad;Gobierno Vasco
Legea: 8/2016 Legea, ekainaren 2koa, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legea aldatzekoa
Legea: 8/2016 Legea, ekainaren 2koa, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legea aldatzekoa
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81825;231316;231948;231634;11819;232254;231713;72846;10943;150711
Legearen testua:

§ 378. 8/2016 LEGEA, EKAINAREN 2KOA, Jaurlaritzari buruzko 
ekainaren 30eko 7/1981 Legea aldatzekoa(1)

ZIOEN AZALPENA
 
   Legeen zein erregelamendu-arauen aurreproiektuak behin-
behineko dokumentuak dira, eta aurreproiektuok aldatu egin 
daitezke Eusko Legebiltzarrera igorri aurretik; hala ere, 
informazio beharrezkoa eta oso baliagarria da legebiltzar-
lana betetzeko.

   Proposatzen den aldaketa funtsezkoa da gardentasun egoki 
baterako; baina, horretaz gain, beharrezkoa da legebiltzar-
taldeetatik Gobernua sustatzeko eta kontrolatzeko egin 
beharreko lana hobetzerakoan.
 
1. artikulua. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 
Legearen 56. artikuluari 1. apartatu berria gehitzen zaio, 
honela idatzita:

"1.   Jaurlaritzak, Aholku Batzorde Juridikoari igorri 
behar zaizkion lege-aurreproiektuak eta dekretu-
proiektuak egiteko hasierako fasean, xedapenaren testua 
bakarrik igorriko dio Eusko Legebiltzarrari, behin 
prozedura hasteko agindua eman duen organoaren aldez 
aurreko onespena izanda".
 
2. artikulua. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 
Legearen 56. artikuluari 2. apartatu berria gehitzen zaio, 
honela idatzita:
 
"2.   Era berean, Aholku Batzorde Juridikoari igortzen 
zaion dokumentazio bera, aldi berean, Eusko 
Legebiltzarrari ere igorriko zaio, legebiltzar-taldeek 
dokumentazio hori ezagut dezaten".

   Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 
56. artikuluaren egungo paragrafo bakarra artikulu horren 
3. apartatu berria izango da aurrerantzean.
 
3. artikulua. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 
Legearen 57. artikuluaren 1. apartatua aldatzen da, 
idazkera honekin:
 
"1.   Eusko Legebiltzarrari aurkezten zaizkion lege-
proiektuekin batera, Aholku Batzorde Juridikoaren 
txostena ere igorriko da eta, halakorik bada, txosten 
horretara egokitzeko oroitidazkia".
 
Xedapen Iragankorra
 
   Aurreko artikuluek ukitzen dituzten eta, lege-aldaketa 
hau indarrean sartzean, Eusko Jaurlaritzaren aldetik 
tramitazioan dauden izaera orokorreko xedapenei dagokienez, 
bidalketa bakar bat egingo zaio Legebiltzarrari gehienez 
ere hiru hileko epean, hartan jasoz aurreko artikuluetan 
aipatutako dokumentazio guztia. 

Azken Xedapena

   Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 
argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

(1)   EHAA 108/2016.06.08
 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]