[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2016001L
Legea: 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa
Descriptores..: toxicomanía;salud pública;alcoholismo;tabaquismo;estupefaciente
Legea: 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa
Legea: 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81825;231316;231948;231634;11819;232254;231713;72846;10943;150711
Legearen testua:




§ 371. 1/2016 LEGEA, APIRILAREN 7KOA, adikzioEN ETA droga 
mendekotasunEN GAINEKO ARRETA INTEGRALARI buruzKOA 


ZIOEN AZALPENA

   Adikzioak, bai drogak eta adikzioa eragin dezaketen 
bestelako substantziak kontsumitzeak eragindakoak bai 
jokabideari eragiten diotenak, izaera aski zabaleko eta 
konplexutasun handiko gizarte fenomenoa dira, horiek 
sortzeko arrazoietan eta horien garapen prozesuan elkar 
eragiten duten elementuen kopuruagatik eta adikzioek 
eragina duten eremu eta esparru ugariengatik. Adikzioak, 
denboran zehar, aldakorrak dira eta ikuspegi ezberdinak 
izaten dituzte: garaian garaiko gizarte-sentsibilitatea 
dago, substantzia eta portaera berriak sortzen dira; 
kontsumo-eredu berriak eta kontsumitzeko testuinguruak 
aldatzen dira; eta kaltetutako gizartea eta horren gizarte-
ondorioak ezberdinak dira.
 
   Adikzioak sortzeko faktoreak konplexuak eta askotarikoak 
dira; ahultasun-faktore pertsonalez gain gizarte-faktoreek 
ere eragiten dute. Izan ere, pertsonaren lan-eremua, 
alderdi biologiko, psikologiko, familiarteko, sozial eta 
ekonomikoa guztiz eraginda daude arrisku-faktoreei lotutako 
bizi-prozesuetan. Arrisku-faktoreak pertsonaren barneko 
zein kanpoko zirkunstantziak eta ezaugarriak dira, zeinek 
elkarri eragiten dioten eta horietako bakoitzaren ahalmena 
handitzen duten sinergiak sortzen dituzten; gainera, 
ahultasuna areagotzen dute eta kontsumo eta portaera 
arduragabeak modu okerrean garatu eta adikzioa sortzeko 
aukerak handiagotzen dituzte. Arrisku-faktore horietako 
asko egoera ekonomiko eta sozial kaltegarriekin 
erlazionatuta daude, baina egoera hori onuragarria den 
inguruetan ere sortzen dira. Horietaz gain, azpimarratzekoa 
da babes-faktoreen garrantzia, horiek jokabide arriskutsuak 
sortzeko probabilitatea murrizten baitute. 
 
   Droga-kontsumitzeak edo portaera zehatz bat izateak ez 
du zertan problematikoa edo osasunarentzat kaltegarria 
izan; pertsonaren askatasuna aintzat hartuta horiek 
aukeratzeko eta horiekin batera arduraz bizitzeko eskubidea 
aitortu behar da. Hori horrela, portaera batzuen ondorioak 
negatiboak, kaltegarriak eta suntsitzaileak gerta daitezke: 
adikzioa sor dezakete eta kalte handia ekarri kontsumitzen 
duen edo portaera hori duen pertsonaren osasunarentzat –
hilkortasunari, morbilitateari eta desgaitasunari 
dagokienez– eta haren familiarentzat eta gizartearentzat. 
Egoera horiek larriagoak suertatzen dira eta gizarte-ardura 
handiagoa eragiten dute kaltetutako pertsonak adingabeak 
edo gizarte-talde kalteberak direnean.
 
   Azaroaren 11ko 15/1998 Legeak ezarri zituen droga-
mendekotasunen arloan prebentzio-, laguntza- eta 
gizarteratze-politikak gauzatzeko oinarriak. Lege hori 
Autonomia Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari 
esleitutako eskumenen esparruan onartu zen. Lege hori 
positiboki balioetsia izan da bere indarraldian; izan ere, 
prebentzio-, asistentzia- eta gizarteratze-politikak 
aurrera eramateko oinarriak jarri zituen Euskal Autonomia 
Erkidegoan.
 
   Geroago, Droga Mendekotasunen arloko Aurrezaintza, 
Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 
18/1998 Legeak jaso zituen Eusko Legebiltzarreko Droga 
Mendekotasunen Batzordearen 1994ko ekainaren 30eko 
erabakian adostutako gidalerroak. Testu horrek, eduki eta 
egitura berriak izan arren, Euskal Autonomia Erkidegoko 
droga-mendekotasunen arloko legeriak beti izan zuen izaera 
pedagogikoa mantendu zuen, eta Erkidegoaren estrategia 
indartu zen. Estrategia horren ezaugarri ziren 
globalizazioa, normalizazioa, plangintza eta parte-hartzea.
 
   Berriki, 2011n, Droga Mendekotasunen arloko 
Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko 
otsailaren 3ko 1/2011 Legea onartu zen, Eusko 
Legebiltzarraren 18/1998 Legea aldatzeko xedez tabakoarekin 
zerikusia duten gaiei dagokienez, gai horiek Osasunaren 
Mundu Erakundeak, Europar Batasunak eta Estatuko oinarrizko 
legeriak –osasun publikoaren babesaren arloan– 
planteatutako eskakizunetara egokitzeko. Erreforma horrek, 
arau orokor gisa, erretzea debekatu zuen erabilera 
publikoko gune itxi guztietan, eta erreforma horren 
helburua zen, hain zuzen ere, osasun publikoko ikuspuntu 
batetik, herritarren osasuna babesteko neurrietan aurrera 
egitea, tabakismoa prebenitzeari eta kontrolatzeari 
dagokionez, pertsonak giroko ketik babestuz, batez ere 
lantokietan eta adingabekoak dauden lekuetan.
 
   Lege-testu honek terminologia eguneratuagoa –egungo 
ikerketek proposatzen dutena– eta egitura sistematikoagoa 
badu ere, lege berria egiteko arrazoi nagusia funtsaren eta 
edukiaren ingurukoa da. Horixe da, hain zuzen ere, lege hau 
egiteko arrazoi nagusia. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]