[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2015008L
Legea: 8/2015 Legea, urriaren 15ekoa, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzkoa
Descriptores..: agricultora;igualdad hombre-mujer;explotación agraria;mujer;sector agrario
Legea: 8/2015 Legea, urriaren 15ekoa, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzkoa
Legea: 8/2015 Legea, urriaren 15ekoa, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzkoa
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81825;231316;231948;231633;11819;232254;231713;72846;10943;150711
Legearen testua:

§ 367. 8/2015 LEGEA, URRIAREN 15EKOA, Emakume nekazarien 
estatutuari buruzkoA(1)

ZIOEN AZALPENA

   Emakume nekazarien estatutu bat onartzeko arrazoia da 
emakumeek nekazaritzaren sektorean jasaten duten 
bereizkeriari aurre egiteko beharra: batik bat, 
profesionaltzat joak eta gizartean aintzat hartuak izateari 
dagokionez, bai eta beren eskubide profesional, sozial eta 
fiskalak egiaz gauzatzeari dagokionez.

   Estatutu honen abiapuntuan emakume nekazarien eskubideak 
daude, eta eskubide horiek egiaz gauzatzea bermatzeko 
herri-administrazioek dituzten betebeharrak zehazten ditu. 
Hortaz, lege honek beharrezko neurriak jasotzen ditu 
nekazaritzaren sektorean emakumeek eta gizonek tratu eta 
aukera berberak izatea lortzeko eta genero-ikuspegia 
sektorearen arlo guztietan sartzeko, emakumeen eta gizonen 
baldintzak eta beharrak diferenteak izaki.

   Historian zehar emakumeek jasan duten bereizkeria islatu 
egiten da emakume nekazari askoren egungo egoeran. 
Ustiategien titularrak diren emakumeen proportzioa handitu 
egin bada ere, proportzioa desorekatua da oraindik. 
Ustiategien titularrak diren emakumeen proportzioa ez dator 
bat emakumeek haietan egiaz egiten duten lanarekin; izan 
ere, askotan, lan horiek guztiz ikusezinak bihurrarazi 
dira. Emakume nekazariek ustiategien titulartasuna eskura 
dezaten sustatzea da lege honen lehentasunetako bat, haien 
lana ikusarazteko eta haiek lan horren ondorio diren 
eskubide guztiak lortu ahal izateko. Lege honek hartzen 
duen beste esparru bat nekazaritza-ustiategietan 
kontratatzen diren pertsonena da; izan ere, sektore 
horretan, emakumeen kontratazioa gizonena baino txikiagoa 
da nabarmen.

   Baserritar gazteen egoerari dagokionez, desberdintasunak 
agertzen dira oraindik sexuen artean; izan ere, gazteen 
esku dauden ustiategietan, titularrak diren emakumeen 
ehunekoa gizonena baino askoz txikiagoa da. Beharrezkoa da, 
beraz, neurriak hartzea, emakume eta gizon gazteen arteko 
egiazko berdintasuna sustatzeko eta emakume gazteek lan-
aukerak izateko, hala nahi badute landa-inguruneetan 
jarraitu ahal izan dezaten eta belaunaldi arteko 
ordezkatzea erdietsi.

   Jardueraren neurri ekonomikoa zenbat eta handiagoa izan, 
emakumeek hartzen dituzten erabakien ehunekoa txikiagotu 
egiten da. Nekazaritzaren arloko erabaki-organoetan 
emakumeek duten parte-hartzea gizonena baino askozaz 
txikiagoa da: agerikoa da, alde horretatik, bermatu egin 
behar dela emakume nekazariek erabaki-organoetan presentzia 
izatea eta parte hartzea. Esparru publikoan duten 
partaidetzan emakumeek jasaten dituzten desberdintasunei 
aurre egitea ezinbestekoa da, nekazaritzaren sektorean 
emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna 
erdiesteko.

   Zereginak banatzeko ohiko ereduak desberdintasun handiak 
sortzen ditu emakumeen eta gizonen artean; eta hori 
azpimarratu beharreko beste alderdi bat da, emakumeak lan-
merkatuan sartzea ez dadin izan lan-zama gehigarri bat, 
kasu askotan emakumeek ia osorik hartu dituzten etxeko 
lanak eta zainketa-lanak partekatu ezin dituztelako. Etxeko 
lanari eta zainketa-eginkizunei gizonek eskaintzen dieten 
denboraren bikoitza baino gehiago eskaintzen diete 
emakumeek. Aitzitik, emakumeek gizonek baino askoz ere 
denbora gutxiago daukate aisialdirako.

   Beste alde batetik, nekazarien laneko arriskuen 
prebentzioa gizonezkoen osasunari kalte egin diezaioketen 
alderdietan oinarritu da beti, gero emakumeengan eta 
gizonengan dituzten ondorioak orokortuz. Hala ere, lan-
merkatuan sexuen artean dagoen lan-bereizketa handiaren 
ondorioz, emakumeak eta gizonak lan-ingurune diferenteetan 
aritzen dira, tentsio mota diferenteekin, baita sektore 
berean eta lanbide berean ere. Hori dela eta, emakumeen eta 
gizonen osasunaren gaineko faktore bereizgarriak aintzat 
hartu behar direla proposatzen da, eta nekazaritzako lanean 
emakumeen osasuna bermatzeko neurri egokiak hartu behar 
direla.

   Azkenik, emakume nekazarien eta gizon nekazarien arteko 
egiazko berdintasuna lortzeko beste ezinbesteko zeregin bat 
da dagozkion neurri guztiak abiaraztea nekazaritzaren 
arloan gertatzen diren sexu-jazarpen eta jazarpen sexista 
kasuei aurre egiteko, kontuan izanda arlo horretako 
jazarpenen ezaugarri bereziek berariazko tratamendu bat 
eskatzen dutela. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]