[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2015006L
Legea: 6/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzkoa
Descriptores..: protección del medio ambiente;materia bituminosa;hidrocarburo;yacimiento de gas;País Vasco
Legea: 6/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzkoa
Legea: 6/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzkoa
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81825;231316;231948;231633;11819;232254;231713;72846;10943;150711
Legearen testua:

§ 365. 6/2015 LEGEA, EKAINAREN 30EKOA, hidrokarburo ez-
konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko 
edo frackingean ingurumena babesteko neurri osagarriei 
buruzkoA(1)

ZIOEN AZALPENA

   Energiaren erabilera funtsezkoa da edozein 
gizarterentzat. Gizarte guztiek eman dute beren denboraren, 
ahaleginaren eta baliabideen parte bat bizirik irauteko 
beharrezkoa duten energiaren bila. Tradizionalki batez ere 
energia berriztagarriak erabili izan badira ere (biomasa, 
haizea, ura), azken bi mendeetan zehar egoera zeharo aldatu 
da. Industria-iraultzaren ondotik izan zen erregai fosilen 
erabilera masiboak, lehenik ikatz minerala eta ondoren 
petrolioa eta gas naturala ustiatzeak, guztiz bestelako 
gizarte bati ireki zizkion ateak. Baliabide horien 
erabilgarritasun handiak, aurrekari historikorik gabeko 
jauzi kualitatiboa bat erraztu zuen energiaren erabileran. 
Eta energiaren erabileraren emendio nabarmen horren eskutik 
bestelako aspektu batzuen hazkundea ere etorri zen, besteak 
beste, mugikortasunerako gaitasunean edota salgai eta 
elikagaien ekoizpenean. Gurea bezalako gizarte 
industrializatu batek energia kantitate handiak eskatzen 
ditu.

   Hala ere, gaur egun gehien erabiltzen diren energia 
primarioen iturriak (ikatza, petrolioa eta gas naturala) ez 
dira energia berriztagarriak, hau da, energia-iturri 
mugatuak dira. Eta, zenbaitetan, petrolioaren kasuan 
esaterako, jakina da ekoizpenaren gailur edo zenitera jada 
iritsiak garela, nazioarteko zenbait agentziak onartu izan 
duten bezala. Izaera mugatuko gainerako erregaiekin ere, 
eta uranioa ere haien artean dago, gauza bera gertatuko da 
denboraldi labur batean.
 
   Baliabide mota horiek erauzten jarduten duten enpresek 
ederki asko ezagutzen dute egoera hori, eta ohiko hobiak 
agortze bidean direla adierazten duten zantzuen aurrean, 
ez-konbentzionaltzat hartzen diren hobietan ari dira 
bilatzen erregai fosilak. Testuinguru horretan ulertu behar 
ditugu, adibidez, ikatza mendi gailurrak harrotuz erauztea, 
petrolioa harea bituminosoetatik erauztea, edota gasaren 
eta petrolioaren ustiapena haustura hidraulikoaren 
(frackingaren) bitartez egitea.

   Teknika eta operazio horiek, orokorrean hartuta, zenbait 
ezaugarri komun dituzte:

·   Eskatzen duten energia input-a teknika 
konbentzionalena baino askoz ere handiagoa da, eta, 
beraz, errentagarritasun energetikoa nabarmen baxuagoa 
da.
·   Erauzketa-operazioetan baliabide natural gehiagoren 
erabilera eskatzen dute.
·   Lurraren okupazio eta erabilera handiagoa behar 
izaten duten teknikak dira.
·   Eta, batez ere, teknika horiek komun dutena da 
ingurumenarentzako askoz ere bortitzagoak direla.

   Teknika horien erabileraren ondorioz, ezartzen diren 
lekuetan ingurumen- eta gizarte-gatazka ugari sortzen dira.

   Frackingaren kasua adibide ezin hobea da. Haustura 
hidrauliko modernoa presio altuak erabiliz lur-azpian 
jariakin kopuru handiak injektatzean datza. Modu horretan, 
iragazkortasun artifiziala sortzen da eta sakoneko arroka-
zainen hedadura osoan zehar harrapatuta eta barreiatuta 
dauden hidrokarburok askatu eta gainazalerako bidea 
ahalbidetzen zaie. Teknika horrek aurreko mendeko 80. eta 
90.eko hamarkadetan jasandako garapen teknologikoak posible 
egin du gas natural eta petrolio ez-konbentzionalaren 
ustiapena AEBetan eta Kanadan. Hala ere, XXI. mendeko lehen 
hamarkadan frackingak jasandako garapen horrek lehen 
mailako gatazka ekologiko eta sozialak eragin ditu. 
Erakunde ofizial, unibertsitate eta entitate askotatik 
datozen ikerketa zientifikoek agerian utzi dute badirela 
frackingaren erabilerari lotutako arazo ugari. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]