[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2015002L
Legea: 2/2015 Legea, ekainaren 11koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legea aldatzekoa
Descriptores..: política agraria;política alimentaria;modificación de la ley;departamento GV;cooperación administrativa;enseñanza agrícola;enseñanza profesional;industria pesquera;enseñanza técnica;política educativa;educación permanente;política de empleo;reciclaje profesional
Legea: 2/2015 Legea, ekainaren 11koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legea aldatzekoa
Legea: 2/2015 Legea, ekainaren 11koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legea aldatzekoa
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81825;231316;231948;231633;11819;232254;231712;72846;10943;150711
Legearen testua:

§ 361. 2/2015 LEGEA, EKAINAREN 11KOA, Nekazaritza eta 
Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legea aldatzekoa(1)

ZIOEN AZALPENA

   Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 17/2008 Legea 
aldatzen duen lege honen bidez aldatzen dira "Nekazaritza 
eta Elikagaigintzaren inguruko ikerketa, garapen 
teknologikoa, berrikuntza eta prestakuntza" V. tituluaren 
II. kapituluan jasotako artikuluak, zeinek Euskal Autonomia 
Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza-gaietan 
eskumena duen sailari esleitzen baitiote nekazaritzako eta 
elikagaigintzako unibertsitatez kanpoko lanbide-heziketako 
esparruko eskumena, oso-osorik; eta eskumen hori ematen dio 
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean 
hezkuntza-gaietan eskumena duen sailari prestakuntza 
arautuarekin lotutako alderdietan; aldiz, Euskal Autonomia 
Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza-gaietan 
eskumena duen sailak eskumena du prestakuntza ez-
arautuarekin lotuta dauden alderdietan.

   Aldaketa honen helburua da harmonizatzea lanbide-
heziketaren arloan Estatuko eta Erkidegoko legeetan 
xedatutakoa Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako 
17/2008 Legearekin, dena bat etorrita Autonomia Erkidegoak 
hezkuntza-arloan (Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 16 
artikulua) eta enplegurako lanbide-prestakuntzaren arloan 
(1441/2010 Errege Dekretua, azaroaren 5ekoa, lanaren, 
enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan 
lan-arloko legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak 
Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoa) dituen 
eskumenekin.

   Gainera, aldatzen dira lege bereko 89. eta 90. 
artikuluak eta Itsas Arrantzari buruzko martxoaren 13ko 
6/1998 Legeko 1. artikulua, gaiari buruzko ordenamendu 
juridiko autonomikoa koherenteago egiteko. 

Lehenengo artikulua. Nekazaritza eta Elikagaigintza 
Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeko 70. artikuluko 1. 
eta 4. atalak beste modu batean idatzita geratzen dira:

70. artikulua. Oinarri orokorrak

1.1.   Nekazaritza eta elikagaigintzako prestakuntza 
arautua Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio 
Orokorrean hezkuntza-arloan eskumena duen sailari 
dagokio, eta nekazaritza eta elikagaigintzako 
prestakuntza ez-arautua, berriz, Euskadiko Autonomia 
Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza-arloan 
eskumena duen sailari.
1.2.   Nekazaritzako prestakuntzarako ikastetxeen 
mendeko langile guztiak hezkuntza-arloan eskumena duen 
sailean atxikiko dira. Nekazaritza eta elikagaigintzako 
prestakuntzara zuzendutako ikastetxeen erregimena eta 
zaintza hezkuntza-arloan eskumena duen sailari dagozkio. 
Betiere, prestakuntza ez-arautuan duen eskumena gauzatze 
aldera, nekazaritza-arloan eskumena duen sailaren 
sarbidea bermatuko du.

4.   Batzorde misto bat sortzen da, non parte hartuko 
duten nekazaritza-, hezkuntza- eta enplegu-arloetan 
eskumena duten sailen ordezkariek. Helburua da aldizka 
prestakuntza-programak ebaluatzea, nekazaritza eta 
elikagaigintzarekin zerikusia duten unibertsitate-titulu 
berriak martxan jartzea bultzatzea, eta aztertu eta 
estrukturatzea bai nekazaritza eta elikagaigintzako 
zenbait jardueratarako behar diren titulazioak bai 
nekazaritza eta elikagaigintzako jarduera arautzen duten 
karnet eta tituluak lortzeko behar direnak eta bai 
operadoreek zenbait laguntza lortzeko behar direnak. 
Batzorde misto horrek zehaztuko du, ikasturte 
bakoitzerako, nekazaritza-arloan eskumena duen sailak 
erabiliko dituen instalazioen erregimena ere. 
Batzordearen osaera eta funtzioak erregelamenduz 
garatuko dira.

Bigarren artikulua. Nekazaritza eta Elikagaigintza 
Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeko 71. artikulua 
beste modu batean idatzita geratzen da:

71. artikulua. Nekazaritza-gaietako lanbide-heziketaren 
jardun-lerroak

Aurreko artikuluan zehaztutako oinarri orokorrak aintzat 
hartuta, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean 
nekazaritza-gaietan eskumena daukan sailak, hezkuntza-
arloan eskumena duen sailarekin eta nekazaritzako 
prestakuntzan ardura duten erakundeekin elkarlanean, 
jarraian zehaztutako jardun-lerroak izango ditu. 
Halaber, jarraipen-batzorde bat sortzen da, zein osatuko 
duten aipatutako sailetako ordezkariek, sektoreak eta 
inplikatutako gainontzeko administrazioek. Bere osaera 
eta funtzionamendu-erregimena erregelamenduz ezarriko 
dira. Jardun-lerroak honako hauek dira:

a)   Bultzatzea, sustatzea eta laguntzea nekazaritza-
gaietako prestakuntza- eta eguneratze-programak 
prestatzea, betiere, egokitze-premia ezberdinak 
kontuan hartuta; batez ere, honako hauek: jarduera 
iraunkorra; ustiategien kudeaketa teknikoa eta 
ekonomikoa hobetzea; identifikazio-arauak, elikagai-
segurtasuneko arauak eta trazabilitate-arauak; 
nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen 
eraldaketa eta komertzializazioa; teknologia berriak 
eta informazioa eta komunikazioa eskura izatea. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]