[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2014002L
Legea: 2/2014 Legea, urriaren 2koa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea aldatzekoa
Descriptores..: modificación de la ley;municipio;aplicación de la ley;administración local;urbanismo;plan de urbanismo;reglamentación urbanística;terreno edificable
Legea: 2/2014 Legea, urriaren 2koa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea aldatzekoa
Legea: 2/2014 Legea, urriaren 2koa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea aldatzekoa
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81824;231316;231948;231633;11819;232254;231712;72845;10943;150711
Legearen testua:

§ 356. 2/2014 LEGEA, URRIAREN 2KOA, LURZORUARI ETA 
HIRIGINTZARI BURUZKO 2/2006 LEGEA ALDATZEKOA(1)

ZIOEN AZALPENA

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko bigarren 
xedapen iragankorreko 1. paragrafoko azken lerrokadan, 
ondorengo hau jasotzen da: «plan orokor eta arau 
subsidiario guztiak egokitu egin beharko zaizkie lege honen 
zehaztapenei, eta egokitzapenok behin betiko onartuko dira 
gehienez ere zortzi urteko epean».

   2/2006 Legea 2006ko uztailaren 20an argitaratu zen 
EHAOn. Azken xedapenetako bosgarrenean ezarritakoaren 
arabera, indarrean sartzen da EHAOn argitaratu eta bi 
hilabetera, alegia, 2006ko irailaren 20an. Hortaz, bigarren 
xedapen iragankorra betetzeak eskatuko luke EAEko udaletako 
plan orokorrak eta arau subsidiarioak egokituta egotea 
legeak ezarritako zehaztapenei 2014ko irailaren 20rako.

   Legegilearen desioak onak izan eta udalbatzek ahaleginak 
egin badituzte ere, egokitzea ez da posible izan 
aurreikusitako epeen barruan. Orain arte, EAEko 251 
udalerrietatik berrogeita hamaseik (56) baino ez dute bere 
planeamendua egokitu 2/2006 Legeak ezarritakora. Beste 
hirurogeita bostek (65) beren plan nagusiak eta arau 
subsidiarioak esandako legera egokitzen dihardute. 
Ondorioz, esan genezake gure udalerri gehienek ez dutela 
egokitu beren herrialdeetan aplikagarria den planeamendua, 
eta zaila izango dela Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 
2/2006 Legeko bigarren xedapen iragankorreko 1. paragrafoan 
jasotako lege-mandatua betetzea.

   Gainera, ez da ahaztu behar, hirigintza-planeamendurako 
instrumentuak idazteak duen kostu ekonomiko handia, ezta 
horiek ordaintzeko baliabide-falta ere. Horrez gain, 
planeamendua berrikusteko prozedurak luzeak izaten dira, 
eta horiek oztopo larriak dira. Udalerriek oztopo horiei 
aurre egin behar die, legezko epea betetze aldera.

   Planeamenduaren egoera horrek ez du oztopatzen 2/2006 
Legean ezarritako hainbat kontu (antolamendu estrukturala 
eta xehatua; lege horretan ezarritako gutxieneko eta 
gehieneko mugetatik kanpoko hirigintza-eraikigarritasunak, 
eta abar). Hala ere, aipatutako baldintzek gomendatzen dute 
legea aldatzea, halabeharrez eta premiaz, egokitzeko epea 
luzatzeko. Izan ere, epe hori luzatzen ez bada, legera 
egokitu gabeko plan orokorrak edo arau subsidiarioak 
dituzten udalerriak segurtasun juridikorik gabeko egoera 
batean aurkituko lirateke. Haatik, legea indarrean sartu 
zenetik zuzenean aplikagarria ez den guztia legetik kanpo 
geratuko litzateke.

   Hori dela eta, 2/2006 Legeko bigarren xedapen 
iragankorrean aurreikusitako epea luzatzea proposatzen da 
beste zazpi urtez. Horrela, guztira, hirigintza-
instrumentuak lege horretara egokitzeko epea, gehienez ere, 
hamabost urtekoa izango da.

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten da Lurzoruari eta 
Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 
bigarren xedapen iragankorreko 1. paragrafoko azken 
lerrokada, hirigintza-antolamenduko planen eta bestelako 
tresnen indarraldiari eta egokitzapenari buruzkoa, eta 
jarraian doan bezala geratuko da:

«Nolanahi ere, plan orokor eta arau subsidiario guztiak 
egokitu egin beharko zaizkie lege honen zehaztapenei, 
eta egokitzapenok behin betiko onartuko dira gehienez 
ere hamabost urteko epean».

Azken Xedapena

Lege hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Aldizkari 
Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.

(1)   EHAA 190/2014.10.07
 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]