[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2014001D
Legea: 1/2014 Legegintza Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duena
Descriptores..: protección del medio ambiente;País Vasco;legislación
Legea: 1/2014 Legegintza Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duena
Legea: 1/2014 Legegintza Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duena
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81824;231316;231947;231633;11819;232254;231712;72845;10943;150711
Legearen testua:

§ 355. 1/2014 LEGEA, EKAINAREN 26KOA, Kargu publikodunen 
jokabide kodea eta haien interes gatazkak arautzen 
dituenA(1)

ZIOEN AZALPENA

   Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat arau eman dira kargu 
publikodunen bateraezintasunen arloan; hasieran, 
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legea eta, 
ondoren, abenduaren 20ko 32/1983 Legea, Euskal Autonomia 
Erkidegoan Herri Jardunean Aritzeagatikako Elkartuezinei 
buruzkoa (aurrerantzean, 32/1983 Legea). Azken hori 
berariaz egindako lehen legeetako bat izan da, kargu 
publikodunek aginduta dauzkaten eginkizun publikoetan 
gardentasuna, eraginkortasuna eta arduraldia bermatzea 
helburu nagusi izan duena, baita kargu publikodunen 
independentzia eta inpartzialtasuna arriskuan jar 
ditzaketen edo eginbehar publikoak betetzeko kaltegarri 
izan daitezkeen jarduerak edo interesak saihestea ere. Hori 
guztia Konstituzioaren 103.3 artikuluan ezarritakoan 
kokatzen da, artikulu horrek esaten baitu legez arautuko 
direla bateraezintasunen sistema eta eginkizun publikoetan 
inpartzialtasunez jarduteko bermeak. 

   Lege honek beste urrats bat egiten du bide horretan 
sakonduz; izan ere, kargu publikodunaren kontzeptua bera 
zabaltzen da, legean arautzen den kontrol- eta berme-
sisteman Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoan 
eginkizun publikoak betetzen dituztenen unibertso ahalik 
eta handiena sartzeko. Eta hori guztia interes orokorraren 
lehentasuna ziurtatzen duten printzipioak, betebeharrak, 
bermeak, prozedurak eta zehapenak arautuz egiten da.

   Legeak, hortaz, eginkizun publikoetan dihardutenen 
betebehar etikoari eta, orobat, betebehar sozialari 
erantzutea du helburu, hain zuen ere babestu nahi duelako 
interes komuna kudeatzen dutenengan gizarteak jarritako 
konfiantza legitimoa eta, orobat, bizitza politikoan 
aritzen direnen jardunaren gardentasuna. 

   Alabaina, nabaria da legea eguneratu beharra dagoela, 
edo erregulazio berria behar duela, hainbat 
arrazoirengatik.

   Hori dela eta, bide eman zaio erregimen juridikoaren 
hobekuntzari, behar diren aldaketak ezarriz denboraren 
joanean atzeman diren hutsuneak betetze aldera, eta 
bideratu da orobat eskakizun eta kautela berriak sartzea, 
horiek berma dezaten ez dela gertatuko kargu publikoak 
betetzen dituztenen objektibotasuna, inpartzialtasuna eta 
independentzia arriskuan jar ditzakeen egoerarik, eta indar 
dezaten kargu publikodunek, zerbitzari publiko diren 
aldetik, herritarren aurrean eman behar duten irudia. 

   Eremu horretan kokatzen da, alde batetik, gizartean 
dabilen eskaera, jarduera publikoan gardentasun handiago 
izatekoa, eta bestetik, kargu publikodunaren erregimen 
juridikoaren zenbait alderdi aldatzearen komenigarritasuna 
haren independentzia, inpartzialtasuna eta funtzio 
publikoetan eduki beharreko arduraldi esklusiboa 
indartzeko.

   Ikusten da, halaber, kargu publikoetan ari direnen 
bateraezintasun-araubide orok argitzat eta gidatzat izan 
behar dituela printzipio etiko eta portaerazko batzuk, 
haien jokaeran objektibotasunez eta inpartzialtasunez 
jarduteko arriskuak eragozteko. Printzipio horiek, kargu 
publikodunen portaeran balio etikoak indartzera zuzendutako 
beste neurri edo jarduketa batzuez landa, informatu behar 
dituzte arlo honetako legeak eta erregelamenduak. 

   Aurrekoari lotzen zaizkion alderdi batzuk jaso dira, 
adibidez, nola tratatu aurkako interesak izan ditzaketen 
kasuak, kargu publikodunek parte hartzen dutenean beren edo 
familiakoen interes pribatuak tartean diren gai batzuen 
inguruko erabakietan, eta, bereziki, inhibitzeko edo 
abstenitzeko betebeharra ezartzen da interes-gatazka izan 
dezaketen gaiak ebazteari dagokionez.

   Muga edo kontrol gehigarriak sartu dira kargu 
publikodunen jarduera pribatuei dagokienez haietan 
aritzeari utzi ondoren, berme berriak ezarriz, beraien 
inpartzialtasuna eta independentzia ukitua izan ez dadin 
kargu publikoan ari direlarik.

   Hobetu da, orobat, jardueren eta ondare-ondasun eta -
eskubideen adierazpen eta erregistrorako prozedura 
Jaurlaritzako kideei, Administrazioko goi-kargudunei eta 
zuzendaritza-taldekideei dagokienez.

   Nabarmentzekoa da, berebat, zehapen-araubide bat ezarri 
dela, halako moldez non bateraezintasunen arloan jarritako 
betebeharrak ez betetzeak zigor efektiboak ekar ditzan, 
dagozkien arau-hausteak eta zehapenak tipifikatuz, eta 
dagokion irekitze- eta zehapen-prozedura finkatuz. 

   Lege honetako xedapenak Autonomia Estatutuaren 10. 
artikuluaren 2 eta 24. paragrafoetan aitortutako eskumenez 
baliatuta ematen dira, hain zuzen ere Autonomia Estatutuko 
paragrafo horiek Autonomia Erkidegoari eskumen esklusiboa 
ematen baitiote, hurrenez hurren, autogobernu-erakundeen 
antolaketa, araubide eta funtzionamenduaren gainean eta 
Euskadiko sektore publikoaren gainean.

II

   Legeak sei kapitulu ditu, eta sei xedapen gehigarri, 
hiru xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta 
azken xedapen bi, gai hau eraginkortasunez eta 
gardentasunez arautzeko beharrezko diren arloez 
dihardutenak.

   I. kapituluan, legearen xedea eta aplikazio-eremua 
zehazten dira. 

   Xedeak barne hartzen du kargu publikodunen jokabide-
kodean agintzen duten printzipio orokorrak ezartzea, 
interes-gatazkak sor ditzaketen egoerak arautzea eta 
bateraezintasun-araubidea finkatzea, hori guztia interes 
orokorra nagusituko dela bermatzeko. 

   Aplikazio-eremuan, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore 
publikoaren zerbitzura diharduten kargu publikodunak 
sartzen dira, baita legean zehaztutako beste kargudun 
batzuk ere, haien izaera eta eginkizunei erreparatuta lege-
araubide honetan sartu beharrekotzat jotzen direlako. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]