[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2013004L
Legea: 4/2013 Legea, abenduaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena
Descriptores..: ley presupuestaria;presupuesto;presupuesto general
Legea: 4/2013 Legea, abenduaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena
Legea: 4/2013 Legea, abenduaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81824;231316;231947;231633;11819;232254;231712;72845;10943;150711
Legearen testua:

§ 354. 4/2013 LEGEA, ABENDUAREN 20KOA, EUSKAL AUTONOMIA 
ERKIDEGOKO 2014. URTEKO AURREKONTU OROKORRAK ONARTZEN 
DITUENA(1)

I. TITULUA
EUSKADIKO 2014. URTEKO AURREKONTU OROKORREN ONARPENA ETA 
EDUKIA

1. artikulua. Onarpena

   1.   Onartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 
2014. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere lege honek 
ezartzen duen eran eta moduan.

   2.   Eusko Legebiltzarraren aurrekontua ere lege honen 
barruan sartzen da, hala ezartzen baita Euskadiko Ogasun 
Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean 
(azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez 
onartu zen), 25.2.a artikuluan.

   3.   Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren aurrekontua ere 
lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita 
otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 24. artikuluan.

   4.   Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontua ere 
onartzen da eta lege honen barruan sartzen da, hala 
ezartzen baita Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko 
Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari 
buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 13. artikuluan.

   5.   Lege hau ezarriko zaie lege honen beronen onarpenaz 
geroztik sortzen diren erakundeei eta dagozkien 
aurrekontuei.

2. artikulua. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 
aurrekontua

   1.   Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 
aurrekontuan jasotako gastuen kopurua 10.215.506.000 
eurokoa da ordainketa-kredituetarako. Konpromiso-kredituei 
dagokienez, berriz, 1.352.991.528 eurokoa; azken kreditu 
horiek 2014az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-
banaketa I. eranskinean zehazten da.

   2.   Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 
aurrekontuan jasotako diru-sarreren kopurua 10.215.506.000 
eurokoa da.

   3.   Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 
3/2004 Legearen 90.etik 93.era bitarteko artikuluek 
xedatutakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal 
Herriko Unibertsitaterako bereizten duen aurrekontu-
zuzkidura 297.295.259 eurokoa da, honela banatuta:

-   Ekarpen arrunta: 250.411.354 euro gastu 
arruntetarako eta 3.000.000 euro kapital-
eragiketetarako.
-   Programa-kontratuak finantzatzeko ekarpen 
gehigarria: 21.995.516 euro.
-   Inbertsio eta azpiegituretako urte anitzeko 
programa hornitzeko kredituak: 6.000.000 euro.
-   Banakako ordainsari-osagarriak finantzatzeko 
kredituak: 15.888.389 euro.

3. artikulua. Erakunde autonomoen aurrekontuak

   1.   Erakunde autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-
orrietan ordainketa-kredituak eta konpromisokoak onartzen 
dira; azken kreditu horiek 2014az geroztik izango duten 
urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean 
zehazten da:

Erakunde autonomoak
Organismos autónomos
Ordainketa-
kredituak
Créditos de pago
Konpromiso-
kredituak
Créditos de 
compromiso
Helduen Alfabetatze eta 
Berreuskalduntzerako Erakundea
Instituto de Alfabetización y 
Reeuskaldunización de Adultos
38.750.000
22.020.000
Polizia eta Larrialdietako Euskal 
Akademia
Academia Vasca de Policía y 
Emergencias
12.220.000
5.446.597
Herri Arduralaritzaren Euskal 
Erakundea
Instituto Vasco de Administración 
Pública
22.064.000
3.279.750
Euskal Estatistika Erakundea
Instituto Vasco de Estadística
12.101.000
5.310.000
Emakunde - Emakumearen Euskal 
Erakundea
Emakunde - Instituto Vasco de la Mujer
6.598.000
612.228
Osalan - Laneko Segurtasun eta 
Osasunerako Erakundea
Osalan - Instituto Vasco de Seguridad 
y Salud Laborales
13.935.000
3.100.000
Kontsumobide - Kontsumoko Euskal 
Institutua
Kontsumobide - Instituto Vasco de 
Consumo
6.597.000
1.139.643
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Lanbide - Servicio Vasco de empleo
724.817.000
42.382.697
Lehiaren Euskal Agintaritza
Autoridad Vasca de la Competencia
1.158.000
 

   2.   Aipatutako erakunde autonomoen diru-sarrerei 
dagokienez, berriz, erakunde horietako bakoitzerako 
izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera 
jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere. Bereziki, 
ondoren zehazten diren kopuruak sartu dira erakunde 
horietako bakoitzaren diru-sarreren egoera-orrian, eta 
kopuru horiek, hain zuzen ere, diruzaintzako gerakin 
berekiei dagozkie:

Erakunde autonomoak
Organismos autónomos
Diruzaintzako 
gerakinak
Remanentes de 
tesorería
Helduen Alfabetatze eta 
Berreuskalduntzerako Erakundea
Instituto de Alfabetización y 
Reeuskaldunización de Adultos
200.000
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
Academia Vasca de Policía y Emergencias
1.500.000
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea
Instituto Vasco de Administración Pública
1.100.801
Euskal Estatistika Erakundea
Instituto Vasco de Estadística
300.000
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Emakunde - Instituto Vasco de la Mujer
700.000
Osalan - Laneko Segurtasun Osasunerako 
Erakundea
Osalan - Instituto Vasco de Seguridad y 
Salud Laborales
800.000
Kontsumobide - Kontsumoko Euskal 
Institutua
Kontsumobide - Instituto Vasco de Consumo
600.000
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Lanbide - Servicio Vasco de empleo
9.284.000
Lehiaren Euskal Agintaritza
Autoridad Vasca de la Competencia
10.000

4. artikulua. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen 
aurrekontuak

   Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen ustiapen-
aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, ondorengo taulan 
zehazten diren zenbatekoak dituzten zuzkidurak onartzen 
dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]