[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

 
Gerorako konpromisoen egoera, berriz, ondoren zehazten 
diren zenbatekoetara iristen da; azken kreditu horiek 
2014az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa 
lege honen I. eranskinean zehazten da. 

Zuzenbide pribatuko erakunde 
publikoak
Entes públicos de derecho privado
Ustiapen-
aurrekontua
Presupuesto de  
explotación
Kapital-
aurrekontua
Presupuesto 
de capital
Gerorako 
konpromisoak
Compromisos 
futuros
Euskal Irrati-Telebista
Radio Televisión Vasca
111.331.786
1.000.000
 
Energiaren Euskal Erakundea
Ente Vasco de la Energía
44.993.258
93.333.023
 
Osakidetza - Euskal Osasun 
Zerbitzua
Osakidetza - Servicio Vasco de 
Salud
2.490.995.854
46.942.250
98.533.010
Unibasq - Euskal Unibertsitate 
Sistemaren Kalitate Agentzia
Unibasq - Agencia de Calidad del 
Sistema Universitario Vasco
963.035
29.411
 
Euskal Trenbide Sarea
Red Ferroviaria Vasca
46.735.400
110.818.360
58.089.405
Uraren Euskal Agentzia
Agencia Vasca del Agua
17.041.590
18.008.410
3.705.685
Finantzen Euskal Institutua
Instituto Vasco de Finanzas
6.575.603
259.021.000
 
Etxepare Euskal Institutua/Basque 
Institute
Instituto Vasco Etxepare/Basque 
Institute
2.130.000
20.000
150.000
Garapenerako Lankidetzaren Euskal 
Agentzia
Agencia Vasca de Cooperación para 
el Desarrollo
35.026.830
 
28.176.881

5. artikulua. Sozietate publikoen aurrekontuak

   1.   Sozietate publikoen ustiapen-aurrekontuan eta 
kapital-aurrekontuan, hurrenez hurren, 561.875.601 euroko 
eta 169.808.680 euroko zuzkidurak onartzen dira, guztira, 
eta gerorako konpromisoen egoerari dagokionez, berriz, 
257.828.914 euro; azken kreditu horiek 2014az geroztik 
izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen l. 
eranskinean zehazten da.

   2.   Sozietate publiko horientzat aurreikusitako diru-
baliabideek sozietate bakoitzerako onartutako zuzkiduren 
guztizko zenbateko bera izango dute.

   3.   Sozietate bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta 
kapital-aurrekontuan aurreikusitako zuzkiduren eta diru-
baliabideen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.

6. artikulua. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko 
fundazioen aurrekontuak

   Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen 
ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, 
ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoko zuzkidurak 
onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak 
izango dira.

Fundazio publikoak
Fundaciones públicas
Ustiapen-
aurrekontua
Presupuesto 
de    
explotación
Kapital-
aurrekontua
Presupuesto 
de capital
Musikene Fundazioa
Fundación Musikene
8.526.200
31.308
Euskal Burdinbidearen Museoa 
Fundazioa
Fundación Museo Vasco del 
Ferrocarril
544.352
 
Bio Euskal Fundazioa
Fundación Vasca Bio
16.412.042
390.943
HAZI Fundazioa
Fundación HAZI
17.793.069
129.840
Elika Fundazioa
Fundación Elika
601.350
 
EHko Gazte Orkestra Fundazioa
Fundación EHko Gazte Orkestra
293.000
 
Euskadi Kirola Fundazioa
Fundación Euskadi Kirola
1.714.780
8.500
CNIE Fundazioa
Fundación CNIE
97.300
27.700

7. artikulua. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko 
Haurreskolak partzuergoaren aurrekontua

   1.   Haurreskolak partzuergoaren aurrekontuaren gastuen 
egoera-orrian honako ordainketa-kreditu hauek ematen dira: 
53.846.000 euro.

   2.   Aipatutako partzuergoaren aurrekontuaren diru-
sarreren egoera-orria partzuergo horretarako izendatutako 
ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera da.

8. artikulua. Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren 
eta irrati eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko 
sozietate publikoen aurrekontu bateratua

   Euskal Irrati-Telebista Erakunde Publikoa sortzeko 
maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. artikuluaren arabera, 
onartu egiten da Euskal Irrati-Telebista erakunde 
publikoaren eta irrati eta telebistako zerbitzu publikoak 
kudeatzeko sozietate publikoen aurrekontu bateratua. 
Zuzkiduretan, 121.837.451 euro dagozkio ustiapen-
aurrekontuari eta 4.500.000 euro, berriz, kapital-
aurrekontuari, eta, aurreikusitakoaren arabera, diru-
baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

9. artikulua. Bermeak ematea eta birfinkatzea

   1.   2014ko ekonomia-ekitaldian zehar, Euskal Autonomia 
Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen 
Euskal Institutuak, gehienez, 400.000.000 euro erabili ahal 
izango dituzte, edozein motatako eragiketetarako bermeak 
emateko.

   2.   2014ko ekonomia-ekitaldian zehar, halaber, Euskal 
Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, 
Finantzen Euskal Institutuak birfinkatu ahal izango dituzte 
elkarren bermerako sozietateek euskal enpresei emandako 
abalak, eta bermatu Luzaro KFE sozietateak euskal enpresei 
emandako maileguak, abal eta maileguok laguntza-tresna 
baitira enpresek berezko funtsak edo finantzaketa lortzeko, 
betiere erakunde horiekin izenpetutako hitzarmenen 
esparruan.

Birfinkatze-eragiketa horiek, era berean, estaldura eman 
ahal izango diete banako enpresariei, profesional 
autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei finantzaketa 
emateko urte anitzeko zernahi lerrori, zirkulatzaile gisa 
dituzten beharrizanei erantzuteko, zorra epe laburrera 
berritzeko, epe laburreko zorra epe ertain eta luzerako zor 
gisa egokitzeko eta, hala dagokionean, inbertsio-planak 
azeleratzea dakarten finantza arloko jarduketak gauzatzeko, 
baldin eta plan horiek 2014. urtean zehar gertatzen badira 
euskal enpresei finantzaketa eskuratzen laguntza emateko 
programen bidez.

   Zenbaki honetan aipatzen den birfinkatzearen gehienezko 
zuzkidura 600.000.000 eurokoa da.

   3.   Orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak 
edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak bermatu 
ahal izango dute Europako Inbertsio Bankuak edo Europako 
Inbertsio Funtsak edo beste finantza-erakunde batzuek 
Luzaro KFEri edo erakunde laguntzaileei emandako 
finantzaketa, baldin eta azken hartzaileak euskal enpresak 
badira, betiere erakunde horiekin izenpetutako hitzarmenen 
esparruan.

10. artikulua. Zorpetze- eta finantza-eragiketak

   1.   Autonomia Erkidegoko Administrazioak 
formalizatutako zorpetzea, edozein agiri motatan gauzatzen 
dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren 
amaierako saldoak ezingo du gainditu ekitaldiaren hasieran 
dagokion saldoa, ez behintzat 777.885.666 eurotik gora.

   2.   Zuzenbide pribatuko erakundeek formalizatutako 
kanpo-zorpetzea ere, edozein agiri motatan gauzatzen dela 
ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren 
amaierako saldoak ezingo du gainditu ekitaldiaren hasieran 
dagokion saldoa, ez behintzat 225.000.000 eurotik gora.

   3. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]