[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

   Mehatxatutako pertsonak eta ondasunak zaintzeko 
eta horien segurtasuna bermatzeko zerbitzu osagarriak 
garatzeko kredituak.

   12.   Indarrean dagoen legediaren arabera genero-
indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzak eta laguntzak 
ordaintzeko kredituak.

   13.   Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko 
abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ezarritako diru-sarrerak 
bermatzeko errenta eta etxebizitzako gastuetarako prestazio 
osagarria ordaintzeko kredituak.

   14.   Ardurapean seme-alabak dituzten familiei 
laguntzeko diru-laguntzak eta familia eta lana bateratzen 
laguntzeko diru-laguntzak ordaintzeko bideratzen diren 
kredituak. Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 
Legean ezarrita daude diru-laguntza horiek.

   15.   Enpresek enplegua sustatzeko eta sortzeko 
neurriengatik Gizarte Segurantzaren kuotetan aplikatzen 
dituzten hobarietarako kredituak.

   16.   Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ezartzeko 
kredituak.

   17.   Abokatu eta prokuradoreek atxilotuari legelari-
laguntza emateko ofiziozko txandari dagozkion kredituak, 
eta etxeko indarkeriako txandari dagozkionak.

   18.   Zenbait biztanle-talde agindutako mediku-
tratamenduetara atxikitzeko bideratutako laguntzak 
ordaintzeko kredituak.

   19.   Gastuen egoera-orriaren azalpen xehekatuan 
handigarri-izaerarekin zehazten diren kredituak eta 
jarraian zehazten direnak.

IV. ERANSKINA
ITUNPEKO IKASTETXEEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMIA-MODULUA

   1.   Lege honen 26. artikuluak aurreikusten duenaren 
arabera, itunpeko ikastetxeen ikasgela bakoitzeko ekonomia-
moduluen osagaien urteko zenbatekoak honela geratuko dira 
hezkuntza-maila guztietarako, modulu betea daukaten gela 
itunduei dagokienez: 

Irakasle- G.: Irakasle Gastuak
I. ez diren Lang. G.: Irakasle ez diren langileen 
Gastuak
Hezk.-lang. G.: Hezkuntza-langileen Gastuak
Funtz. eta Mant. G.: Funtzionamendu- eta Mantentze-
Gastuak
GIB: Gauzatutako Inbertsioak Birjartzea

   2.   Zati-moduluak honako irizpide honen arabera 
eguneratuko dira: erreferentziako modulu betearen gainean 
ikasgela bakoitzarengatik, eta moduluari jarraiki, aplikatu 
beharreko finantzaketa-ehunekoari eutsi egingo zaio lege 
honen bidez onartzen diren modulu beteak ezarri ondoren.

   3.   LHko zikloetan HLO moduluengatik finantzatu 
beharreko zenbatekoa eranskin honetan tarte bakoitzerako 
azaldutakoa izango da.

   4.   HLO heziketa zikloren bat ezartzen baldin bada eta 
ziklo horren modulua Lege honetan onartuta ez balego, 
Hezkuntza Administrazioak Lege honen IV. eranskinean 
agertzen den pareko ziklo baten modulua aplikatuko dio, 
betiere honekin lotuta eta Administrazioaren ustez bidezkoa 
dena.

(1)   EHAA 247/2013.12.30, EHAA 11/2014.01.17, hutsen 
zuzenketa
 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]