[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2017002L
Legea: 2/2017 Legea, apirilaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena
Descriptores..: ley presupuestaria;presupuesto;presupuesto general
Legea: 2/2017 Legea, apirilaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena
Legea: 2/2017 Legea, apirilaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81825;231316;231948;231634;11819;232254;231713;72846;10943;150711
Legearen testua:

 387. 2/2017 LEGEA, APIRILAREN 11KOA, EUSKAL AUTONOMIA 
ERKIDEGOKO 2017. URTEKO AURREKONTU OROKORRAK ONARTZEN 
DITUENA(1)

I. TITULUA
EUSKADIKO 2017. URTEKO AURREKONTU OROKORREN ONARPENA ETA 
EDUKIA

1. artikulua. Onarpena

   1.   Onartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 
2017. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere lege honek 
ezartzen duen eran eta moduan.

   2.   Eusko Legebiltzarraren Aurrekontua ere lege honen 
barruan sartzen da, hala ezartzen baita Euskadiko Ogasun 
Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean 
(azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez 
onartu zenean), 25.2.a artikuluan.

   3.   Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren aurrekontua ere 
lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita 
otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 24. artikuluan.

   4.   Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontua ere 
onartzen da eta lege honen barruan sartzen da, hala 
ezartzen baita Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko 
Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari 
buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 13. artikuluan.

   5.   Lege hau aplikatzekoa izango zaie lege honen 
beronen onarpenaz geroztik sortzen diren erakundeei eta 
dagozkien aurrekontuei.

2. artikulua. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 
aurrekontua

   1.   Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 
aurrekontuan jasotako gastuen kopurua 11.059.662.000 
eurokoa da ordainketa-kredituetarako. Konpromiso-kredituei 
dagokienez, berriz, 1.482.250.451 eurokoa; azken kreditu 
horiek 2017az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-
banaketa I. eranskinean zehazten da.

   2.   Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 
aurrekontuan jasotako diru-sarreren kopurua 11.059.662.000 
eurokoa da. Bereziki, diruzaintzako gerakin berekiei 
dagozkien 27.000.000 euro sartu dira.

   3.   Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 
3/2004 Legearen 90.etik 93.era bitarteko artikuluek 
xedatutakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal 
Herriko Unibertsitaterako bereizten duen aurrekontu-
zuzkidura 299.957.896 eurokoa da, honela banatuta:

-   Ekarpen arrunta: 254.816.673 euro gastu 
arruntetarako eta 1.000.000 euro kapital-
eragiketetarako.
-   Programa-kontratuak finantzatzeko ekarpen 
gehigarria: 29.291.223 euro.
-   Banakako ordainsari-osagarriak finantzatzeko 
kredituak: 14.850.000 euro.

3. artikulua. Erakunde autonomoen aurrekontuak

   1.   Erakunde autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-
orrietan ordainketa-kredituak eta konpromiso-kredituak 
onartzen dira; azken kreditu horiek 2017az geroztik izango 
duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. 
eranskinean zehazten da:

   2.   Aipatutako erakunde autonomoen diru-sarrerei 
dagokienez, berriz, erakunde horietako bakoitzerako 
izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera 
jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere. Bereziki, 
ondoren zehazten diren kopuruak sartu dira erakunde 
horietako bakoitzaren diru-sarreren egoera-orrian, eta 
kopuru horiek, hain zuzen ere, diruzaintzako gerakin 
berekiei dagozkie: 

4. artikulua. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]