[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2013003L
Legea: 3/2013 Legea, azaroaren 14koa, urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzko apirilaren 22ko 2/2010 Legea indargabetzekoa
Descriptores..: EAPV;día festivo;País Vasco;derogación
Legea: 3/2013 Legea, azaroaren 14koa, urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzko apirilaren 22ko 2/2010 Legea indargabetzekoa
Legea: 3/2013 Legea, azaroaren 14koa, urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzko apirilaren 22ko 2/2010 Legea indargabetzekoa
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81824;231316;231947;231633;11819;232254;231712;72845;10943;150711
Legearen testua:

§ 353. 3/2013 LEGEA, AZAROAREN 14KOA, URRIAREN 25A DÍA DEL 
PAÍS VASCO-EUSKADIKO EGUNA IZENDATZEARI BURUZKO APIRILAREN 
22KO 2/2010 LEGEA INDARGABETZEKOA(1)

ZIOEN AZALPENA 

   2010eko apirilaren 22an 2/2010 Legea onartu zuen Eusko 
Legebiltzarreko Osoko Bilkurak, urriaren 25a Día del País 
Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeko. 

   1979. urteko urriaren 25ean onartu zen Euskadiko Autonomi
Estatutua erreferendum bidez, eta hori zioen 2/2010 Legearen
zioen azalpenak data hori aukeratzeko Euskadiko egun gisa. 
Zioen azalpen horren arabera «euskal gizartearen barruan 
lortu den akordiorik zabalena» izan da Estatutu hau. Haatik,
kontraesankorra da gutxieneko adostasunik gabe aukeratu izan
Euskadiko eguna izendatzeko data, Euskadiko Autonomia 
Erkidegoko gehiengo sozialaren babesik gabe. Halaber, euskal
gizartearen zati handi batek ez du ulertzen Autonomia 
Estatutua onartu eta 30 urteren ondoren, oraindik ere 
betetzeke jarraitzen duelarik, bete gabeko Estatutua 
ospakizunerako arrazoi izatea. 

   Gauzak horrela, 2/2010 Legea hankamotz jaio zen bere 
helburua betetzeko, identitate sentimentuak legez arautzeko 
saiakera akatsa delarik. Urriaren 25a lanerako jaiegun izand
ere, legearen onarpenetik hona gizarte zatiketarako eta 
desadostasunerako eguna izan da; eta urrun geratu da oso 
ordezkatu nahi zuen adostasun eta oroipen-jaitik. 

Artikulu bakarra.– Indargabetu egiten da 2/2010 Legea, 
apirilaren 22koa, urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko 
Eguna izendatzeari buruzkoa. 

Azken Xedapena 

   Honako legea indarrean sartuko da Euskal Herriko Aldizkar
Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.

(1)   EHAA 220/2013.11.19