[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2013001L
Legea: 1/2013 Legea, urriaren 10ekoa, Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzkoa.
Descriptores..: educación permanente;política educativa;País Vasco
Legea: 1/2013 Legea, urriaren 10ekoa, Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzkoa.
Legea: 1/2013 Legea, urriaren 10ekoa, Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzkoa.
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81824;231316;231947;231633;11819;232254;231712;72845;10943;150711
Legearen testua:

§ 352. 1/2013 LEGEA, URRIAREN 10EKOA, BIZIALDI OSOKO 
IKASKUNTZARI BURUZKOA(1)(2)

ZIOEN AZALPENA

   Bizialdi osoan ikasten jardutea sustatzea da Europaren 
modernizazio-prozesuaren ekimen garrantzitsuenetako bat, 
XXI. mendean. Bai Lisboa 2000 Estrategiak, bai Europa 2020 
Estrategiak berretsi egin dute bizitza osoan zehar ikasten 
jardutea sustatu beharra dagoela, eraldaketan modu 
eraginkorrean aurrera egin ahal izateko, eta horrela, 
Europa ezagutzaren gizartearen eta ezagutzaren ekonomiaren 
aldetik aurreratua bihurtu ahal izateko.

   Gizarte parte-hartzaileago, kulturaniztunago eta 
iraunkorrago bat sortzeak gaitasun pertsonalak hobetzea 
eskatzen du, herritarrak gizarte konplexuago batean ondo 
molda daitezen.

   Herritarren hezkuntza-maila eta bizi-itxaropena igo 
izanak ikasteko behar berriak sortu ditu, garapen 
pertsonalari lotuta.

   Teknologiak eta produkzio-sistema bilakaera azkarra 
izaten ari direnez, horrek guztiak ikaskuntzak, gaitasunak 
eta trebakuntza profesionalak etengabe egokitu eta 
birdefinitu beharra eskatzen du.

   Egoera horren eraginez, hezkuntza eta prestakuntza beste 
ikuspegi batetik landu behar dira, ezagutzaren gizarteak 
dituen erronka berriei aurre egin ahal izateko, gizarte 
horren ezaugarri nagusiena baita herritarrek bere 
osotasunean hobetu egin dutela hezkuntza eta prestakuntzako 
maila.

   Ezinbestekoa da herritarrei garapen pertsonal, sozial 
eta profesionala izateko aukera eskaintzea, elkarri erabat 
loturik dauden arloak direla kontuan izanda.

   Beharrezkoa da bizitza osoan ikasten aritzea sustatuko 
duen sistema integratu bat bultzatzea, Haur Hezkuntzan hasi 
eta erretiroa hartu eta gero ere jarraituko duena, eta 
herritar guztiak horretan jarriko dituena; oinarrizko 
gaitasunak eskuratu eta garatzen direla ziurtatu behar luke 
sistema horrek, eta pertsona guztiak, batez ere kaltetuenak 
direnak, gizarte, ekonomia, politika eta kulturako arloetan 
bateratu daitezela eta horietan parte hartu eta ekimena 
nahiz sormena izan dezatela sustatu.

   Bizialdi osoko ikaskuntzaren kontzepzio berri horrek 
pertsona prozesuaren erdi-erdian kokatzen du. Helburua 
pertsonak gizarteko herritar aktibo gisa garatzea da, eta 
ondorioz, jasoko duten prestakuntza ez da izango, besterik 
gabe, gaitasun profesionalak eskuratzeko edo dagoeneko 
badituztenak sendotzeko; baita gaitasun pertsonal eta 
sozialak eskuratzeko nahiz sendotzeko ere. Bizialdi osoko 
ikaskuntzak funtsezko erregistro-aldaketa dakar. Pertsona 
da ikaskuntzaren erdigunea. Egia esan, pertsonaren 
eskaritik abiatuta ari gara hitz egiten eta ez 
eskaintzatik, beharretatik abiatuta eta ez eskain dezakedan 
horretatik.

   Eginkizun hori aurrera eramateko, aldaketa handiak egin 
behar dira orain arte egon den hezkuntza- eta prestakuntza-
ereduan. Eta aldaketa horren ondorioz, ikaste-prozesua 
bizitzaren une jakin batean gertatzen dela pentsatzetik, 
pertsonaren bizitza osora luzatzen dela pentsatzera igaro 
behar da. Horrekin batera, ikasteko modu malguagoak finkatu 
beharra ere badakar aldaketa horrek, eta baita igarobide 
hobeak egotea hezkuntzaren, prestakuntzaren eta lan-
munduaren artean; gainera, ikastea testuinguru formaletara, 
arautuetara mugatzen duen ideia gainditu behar da, eta 
ikasteko beste bide batzuk ere baloratu eta aitortu behar 
dira, esate baterako testuinguru formaletan ikastea, eta 
baita testuinguru informaletan ikastea ere.

   Era berean, bizitza osoan ikastea ahalbidetuko duen 
sistema bat martxan jartzeak prestakuntza nork eskainiko 
duen aldatzea eta orain arteko ideia tradizionala aldatzea 
dakar, izan ere orain arte eginkizun hori erakundeek 
onartzen zituzten zentroei aitortzen zitzaien: ikastetxeei, 
lanbide-heziketako zentroei eta unibertsitateei. Horrekin 
batera, erakunde publikoen arteko elkarlana ere beharrezkoa 
izango da, eta baita erakunde publiko horien eta eragile 
pribatuen arteko lankidetza ere. Esandakoez gainera, 
orientazio-sistema iraunkor bat ere behar izango da, 
pertsonek beren ibilbidean lagun izan dezaten beren 
bizitza-proiektua zehazten eta aurrera eramaten laguntzeko.

   Bizialdi osoko ikaskuntzaren kontzepzio berriaren beste 
ezaugarri garrantzitsu bat hauxe da: bizitzako aldi 
guztietan ikasten da, eta ez bakarrik ekintza formalizatuen 
bidez. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]