[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2012019L
Legea: 19/2012 Legea, abenduaren 28koa, aparteko ordainsarien gaineko neurriei buruzkoa
Descriptores..: personal al servicio de la CAPV;administración vasca;entes públicos;organismos autónomos;sociedades públicas;pago por adelantado;prima salarial;ejecución del presupuesto
Legea: 19/2012 Legea, abenduaren 28koa, aparteko ordainsarien gaineko neurriei buruzkoa
Legea: 19/2012 Legea, abenduaren 28koa, aparteko ordainsarien gaineko neurriei buruzkoa
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81824;231316;231947;231633;11818;232254;231712;72845;10942;150711
Legearen testua:




§ 350. 19/2012 LEGEA, ABENDUAREN 28KOA, 2013KO APARTEKO 
ORDAINSARIEN GAINEKO NEURRIEI BURUZKOA(1)


   Lege honek 2013ko aurrekontu-ekitaldirako araubide 
berezia ezartzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore 
publikoko langileek aparteko ordainsariak jasotzeko modua 
ezartzen duten aurrekontu-erregelei dagokienez.

   Ikuspegi materialetik begiratuta eta aurrekontu-izaera 
alde batera utzi gabe, ekimen hori guztiz legitimoa da, 
Autonomia Erkidegoak funtzionario publikoen erregimenean 
duen eskumenaz –Autonomia Estatutuaren 10.4 artikuluan 
aitortzen da eta sektore publikoko langileen erregimen 
juridikoan esku hartzeko aukera ere ematen dio– nahiz 
Euskadiko sektore publikoaren arloan duen eskumenaz –
Estatutuaren 10.24 artikuluan aitortutako eskumen 
esklusiboa– baliatuta gauzatu baita.

   Halaber, Autonomia Estatutuaren 10.25 artikuluak  
erakunde autonomikoei esleitzen dien eskumena ere kontuan 
izan behar da, araubide horrek Euskadiko jarduera 
ekonomikoa sustatzeko helburuari eragiten baitio, Euskadiko 
ekonomia kontsumoan jasaten ari den uzkurduraren eta horren 
ondorio kaltegarriak direla-eta hartu beharreko 
konpentsazio-neurrien aurrean.

   Azkenik, egungo testuinguruan, finkapen fiskaleko eta 
kontu publikoak jasangarri egiteko prozesurako nahitaezkoak 
diren aparteko neurri urgenteak dira nagusi, sektore 
publikoko langile-gastuak arrazionalizatu eta murriztera 
bideratutako neurriak. Hain zuzen ere, neurri horiek eragin 
dute sektore publikoko langileen ordainsariak murriztea 
2012an, aurrekontu-egonkortasuna bermatu eta lehiakortasuna 
sustatzeko ahaleginean.

   Laburbilduz, helburua da 2012ko abenduko aparteko 
ordainsaria kentzeak langile publikoei beren antolamendu 
ekonomikoaren aurreikuspenetan eragindako ondorioak 
arintzea, kontuan izanda aurrekari horrek aurten bakarrik 
aplikatuko den Estatuko arau batean duela jatorria eta 
orain aparteko erregulazio horretatik kanpo geratu diren 
neurrian hartu direla 2013rako eta Langile Publikoaren 
Estatutuan eta Euskal Funtzio Publikoaren legean araututako 
aparteko ordainsariak jasotzeko modua aldatuko da, 
ordainsari horien funtsezko araubidea eta aldizkakotasuna 
aldatu gabe.

Artikulu bakarra. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore 
publikoko langileek 2013an aparteko ordainsariak jasotzeko 
modua aldatzea

   1.   Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoko sektore 
publikoko langileei aplikatuko zaie, alegia, Euskal 
Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Erakunde 
Administrazioa eta sektore publikoaren baitan izaera 
juridiko propioa duten, atxikiak edo mendekoak diren 
gainerako erakundeetako langileei.

   2.   Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko 
erakundeek 2013ko urtarrileko eta uztaileko lehen egunetan 
ordainduko dizkiete ekitaldi horretako aparteko 
ordainsariak beren langileei, izendapen politikoko 
langileak barne. Neurri hori 2013ko ekitaldian aplikatu 
beharreko aurrekontuen kargura gauzatuko da, baina ez du 
eragingo urte horretarako ezarritako ordainsariak 
handitzerik edo Euskal Autonomia Erkidegoan 2013rako 
aurreikusitako defizit publikoko edo aurrekontu-
egonkortasuneko helburuak aldatzerik.

   3.   Aparteko ordainsariak langile finkoei nahiz aldi 
baterakoei aurreratuko zaizkie. Aurreikusitako lan-
harremana urtebete baino gutxiagokoa bada, proportzioan 
dagokien zatia aurreratuko zaie.

   4.   Aparteko ordainsaria aurreratu bada eta, edozein 
arrazoirengatik, aurreikusitakoa baino lehen amaitzen bada 
zerbitzu-harremana, langileari likidazioa egingo zaio eta, 
hala badagokio, gehiegi kobratu duen zenbatekoa itzuli 
beharko du.

Azken Xedapena

   Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 
argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

(1)   EHAA 1/2013.01.02
 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]