[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2012018L
Legea: 18/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Ekonomialarien eta Merkataritza Tituludunen Elkargoak Bateratzekoa
Descriptores..: colegio profesional;ciencia económica;contable
Legea: 18/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Ekonomialarien eta Merkataritza Tituludunen Elkargoak Bateratzekoa
Legea: 18/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Ekonomialarien eta Merkataritza Tituludunen Elkargoak Bateratzekoa
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81824;231316;231947;231633;11818;232254;231712;72845;10942;150711
Legearen testua:

§ 349. 18/2012 LEGEA, EKAINAREN 28KOA, EUSKADIKO 
EKONOMIALARIEN ETA MERKATARITZA TITULUDUNEN ELKARGOAK 
BATERATZEKOA(1)

ZIOEN AZALPENA

   Ekonomialarien Kontseilu Nagusia (ekonomialarien 
elkargoen eta merkataritza-tituludunen elkargoen 
baterakuntza) sortzen duen Gorte Nagusien urriaren 4ko 
30/2011 Legeak xedatzen du ezen, kontseilu nagusi horren 
gobernu-organoak eratzen diren unean, deuseztatu egingo 
direla Espainiako Ekonomialarien Elkargoen Kontseilu 
Nagusia eta Espainiako Merkataritza Tituludunen Elkargo 
Ofizialen Kontseilu Gorena.

   Lege horrek, gainera, hala xedatzen du: "Ekonomialarien 
elkargoen kontseilu autonomikoak eta merkataritza-
tituludunenak bateratzeko prozesuen araubidea, bai eta 
ekonomialarien elkargoak eta merkataritza-tituludunen 
elkargo ofizialak bateratzekoena ere, elkargo horiei 
aplikatzekoa den lanbide-elkargoei buruzko Estatuko edo 
autonomia-erkidegoko legerian xedatutakoa izango da". Eta 
eransten du: elkargo eta kontseilu autonomiko horiek "beren 
bateratzea sustatuko dute dagokien autonomia-erkidegoan, 
aplikatzekoa den araudi autonomikoan aurreikusitakoaren 
arabera" (3. artikulua).

   Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluak 
Autonomia Erkidego honi eskumen esklusiboa esleitzen dio 
lanbide-elkargoen eta lanbide tituludunen jardueraren 
arloan, Konstituzioaren 36 eta 139. artikuluetan 
xedatutakoari kalterik eragin gabe. 

   Eskumen hori baliatuz, Eusko Legebiltzarrak Tituludun 
Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko 
azaroaren 21eko 18/1997 Legea onetsi zuen.

   Ekonomialarien Euskal Elkargoak eta Bizkaiko, Gipuzkoako 
eta Arabako merkataritza-tituludunen elkargo ofizialek 
bateratzea erabaki dute, haietako bakoitzaren Batzar 
Orokorrak hartutako erabakiaren bitartez.

   Aurretiko jarduketetan hainbat formula hartu dira 
kontuan bateratze hori gauzatzeko balio lezaketenak. Horien 
artean, bat-egitearen formulak egokiagoa zirudien elkargo 
berri bat sortzeko helburua lortzeari begira, oraingo lau 
elkargoen ordez (egungo Ekonomialarien Euskal Elkargoa eta 
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako merkataritza-tituludunen 
hiru elkargo ofizialak).

   Baina bateratzetik sortutako elkargo berri horrek 
Ekonomialarien Euskal Elkargoa izan behar du izena, 
kontseilu nagusi berriarentzat hartutako izenaren ildotik, 
eta, beraz, elkargo bateratu berriaren izena ordeztu 
beharreko egungo elkargoetako baten izen bera izango 
litzateke, oraindainokoan Ekonomialarien Euskal Elkargoa 
esan izan zaiona, eta horrek nolabaiteko nahasketa sortzea 
dakar.

   Bestalde, bateratzetik sortutako Ekonomialarien Euskal 
Elkargo berriaren eta oraindainoko Ekonomialarien Euskal 
Elkargoaren arteko desberdintasunak behartu egiten zuen 
oraindainokoaren ondarea eta langileria elkargo berriari 
pasatzera. Horrek guztiak halako konplexutasun bat dakar, 
alferrikakoa baldin eta kontuan hartzen bada izen berarekin 
identifikatu behar direla.

   Anomaliarik gerta ez dadin, eta izen bera luketenez gero 
bateratzetik sortutako elkargoak eta oraindaino zeuden 
elkargoetako batek, erabaki da egungo Ekonomialarien Euskal 
Elkargoa erabiltzea haren barruan merkataritza-
tituludunaren lanbidea eta merkataritza-tituludunak 
hartzeko, hartara elkargo bateratu berri bat sortzea 
aurreikusita erdietsiko zatekeen emaitza bera lortzearren. 
Dena ere, xedatzen den bateratze hori errazagoa eta 
eraginkorragoa izan dadin.

   Xedapen iragankorren bidez bateratze-sistema arautzen 
da, eta, horretarako, bi sistema aurreikusten dira, 
lehentasunezkoa bat eta ordezkoa bestea.

   Sistema biek, erreferentzia gisa, hainbat gai jasotzen 
dituen bateratze-proiektu bera daukate, bigarren xedapen 
iragankorrean azaltzen dena.

   Lehentasunezko bateratze-sisteman, bateratzen diren lau 
elkargoen gobernu-batzordeek, denak ados direla, behin-
behineko erregelamendu bat onesten dute bateratzetik 
sortutako Ekonomialarien Euskal Elkargoaren abiarazte, 
antolaketa eta funtzionamendurako, harik eta beraren 
estatutu berriak onetsi eta indarrean diren arte. 
Hirugarren xedapen iragankorrak bateratze-sistema hori 
arautzen du.

   Baina gobernu-batzorde guztien onespen hori falta izanez 
gero, gerta daiteke sistema hori ez aplikatzea; horregatik, 
beste bateratze-sistema bat aurreikusi behar da, 
aurrekoaren ordez aplikatzekoa, lau elkargo inplikatuen 
erabateko adostasunik ez dagoelako hura indarrean ezin 
jarri den kasurako. Laugarren xedapen iragankorrak ordezko 
bateratze-sistema hori arautzen du, eta, horretarako, bi 
organo espezifiko sortzen ditu: Batzar Kudeatzailea eta 
Batzorde Kudeatzailea.

-   Batzar Kudeatzailean, bateratzen diren elkargoetako 
kide guztiak biltzen dira, eta edozein elkargoren 
Batzar Orokorrak berezko dituen eskumenak esleitzen 
zaizkio, baina bateratzeari dagokion bezainbatean; 
hala, Batzar Kudeatzaile horrek batzar orokor bateratu 
bati legokiokeen lekua hartzen du, bateratze-prozesuak 
irauten duen bitartean, eta aukera ematen du 
bateratzen diren lau elkargoetako kide guztiek erabaki 
horietan parte hartzeko.
-   Batzorde Kudeatzailea egungo Ekonomialarien Euskal 
Elkargoak eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 
merkataritza-tituludunen elkargo ofizialek 
izendatutako kideek osatzen dute, eta 30/2011 Legeak 
ezarritako proportzionaltasuna gordetzen du, hain 
zuzen ere ekonomialarien erakundeak eta merkataritza-
tituludunenak izendatutako kideei dagokienez lege 
horrek sortu zuen Batzorde Kudeatzailearentzat 
ezarritako bera.

   Adierazitako guztiaren arabera, xedatzen da bateratzea 
Euskadiko ekonomialarien eta merkataritza-tituludunen 
lanbide-elkargoak, segidan azaltzen den moduan. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]