[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]


Artikulu bakarra. Elkargoak bateratzea

   1.   Xedatzen da bateratzea Euskal Autonomia Erkidegoko 
ekonomialarien eta merkataritza-tituludunen elkargoak.

   2.   Horrek eragina izan dezan, egungo Ekonomialarien 
Euskal Elkargoak zabaldu egiten du bere eremua, beraren 
barruan hartzeko merkataritza-tituludunaren lanbidea eta 
merkataritza-tituludunak, halako eran non Euskadiko elkargo 
bakarra izango baita ekonomialarientzat eta merkataritza-
tituludunentzat. 

   3.   Bateratzetik sortutako Ekonomialarien Euskal 
Elkargoak ekonomialariak eta merkataritza-tituludunak 
biltzen ditu, edozein dela ere lanbidean sartzeko baliatu 
duten titulazioa, eta elkargoko kide bakoitzak eskubide eta 
betebehar berdinak izango ditu haren barruan, batzuetakoa 
nahiz besteetakoa izan.

   4.   Elkargoen bateratze honek ez du eraginik izango 
ekonomialarientzat eta merkataritza-tituludunentzat 
onartuta dauden lanbide-eginkizunetan.

Xedapen Iragankorrak

Lehenengoa. Bateratze-prozesua

   1.   Egungo Ekonomialarien Euskal Elkargoa bateratze-
prozesutik sortutakoa izatera pasatuko da, hirugarren 
xedapen iragankorraren azken paragrafoan adierazten den 
egunean edo laugarren xedapen iragankorraren azken 
paragrafoan adierazten den egunean, aplikatzen den dataren 
arabera.

   Ordu arte, egungo Ekonomialarien Euskal Elkargoak eta 
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako merkataritza-tituludunen 
elkargo ofizialek, eta orobat Euskadiko Merkataritza 
Tituludunen Lanbide Kontseiluak, lege hau indarrean sartzen 
den egunean indarrean duten arauketaren arabera 
funtzionatzen jarraituko dute.

   2.   Bateratzearen ondorioz, Ekonomialarien Euskal 
Elkargoa subrogatuko da Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 
merkataritza-tituludunen elkargo ofizialen eta, beraz, 
Euskadiko Merkataritza Tutuludunen Lanbide Kontseiluaren 
ondarearen, langileriaren, eskubideen eta betebeharren 
titulartasunean. Subrogatuko da, bereziki, beste elkargo 
horiek beren kideei buruz dituzten eskubide eta eginbehar 
guztietan.

Bigarrena. Bateratze-proiektua

   1.   Bateratze-proiektuan gai hauek sartuko dira:

a)   Egungo Ekonomialarien Euskal Elkargoaren 
estatutuetan sartu beharreko aldaketak, 
bateratzetik sortutako elkargoa izan dadin.
b)   Deialdia, bateratzetik sortutako 
Ekonomialarien Euskal Elkargoaren Gobernu 
Batzordea osorik berritzeko, eta horretarako 
hauteskunde-araubidearen zehaztapena.
c)   Egungo Ekonomialarien Euskal Elkargoaren 
aurrekontuan sartu beharreko aldaketak, 
bateratzetik sortutako elkargoa izan dadin.
d)   Egungo Ekonomialarien Euskal Elkargoaren 
ondarean, langilerian, eskubideetan eta 
betebeharretan sartu beharreko aldaketak, 
bateratzetik sortutako elkargoa izan dadin. 
Horretarako, zehaztu egin beharko dira 
bateratzearen ondorioz Ekonomialarien Euskal 
Elkargoa titulartasunean subrogatzen zaien 
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako merkataritza-
tituludunen elkargo ofizialen ondarea, 
langileria, eskubideak eta betebeharrak.

   2.   Bateratze-proiektua onesteko, aukeratzen den 
bateratze-sistemarako xedatutakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena. Lehentasunezko bateratze-sistema

   1.   Bateratzetik sortutako Ekonomialarien Euskal 
Elkargoaren araubidea, haren estatutu berriak onetsi eta 
indarrean izan arteko abiarazte, antolaketa eta 
funtzionamenduari dagokion guztian, behin-behineko 
erregelamendu bat izango da, bateratzen diren aurreko 
elkargo guztien gobernu-batzorde guztiek (egungo 
Ekonomialarien Euskal Elkargoarenak eta Bizkaiko, 
Gipuzkoako eta Arabako merkataritza-tituludunen hiru 
elkargo ofizialenek) onetsia.

   2. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]