[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2012017L
Legea: 17/2012 Legea, ekainaren 28koa, Kazetarien Euskal Elkargoa Sortzekoa
Descriptores..: profesión de la comunicación;colegio profesional
Legea: 17/2012 Legea, ekainaren 28koa, Kazetarien Euskal Elkargoa Sortzekoa
Legea: 17/2012 Legea, ekainaren 28koa, Kazetarien Euskal Elkargoa Sortzekoa
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81824;231316;231947;231633;11818;232254;231712;72845;10942;150711
Legearen testua:

§ 348. 17/2012 LEGEA, EKAINAREN 28KOA, Kazetarien Euskal 
Elkargoa sortzekoa(1)

ZIOEN AZALPENA

   Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluak Euskal Autonomia 
Erkidegoari ematen dio kolegio profesional eta profesio 
tituludunei buruzko eskumen osoa, Konstituzioaren 36. eta 
139. artikuluetan erabakiari aurka egiteke. Hori horrela, 
Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta 
Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legea egin zen. 
Legearen 29. artikuluan ezarri bezala, elkargo profesional 
berriak sortzea Eusko Legebiltzarrak legez onartu beharko 
du, profesional interesdunen behar hainbateko 
ordezkaritzak, eta behar bezala egiaztatuak, eskatuta. 

   Espainiako Konstituzioaren 20. artikuluak ezartzen du 
herritar guztiek dutela edozein hedabidetatik askatasunez 
egiazko informazioa komunikatu eta jasotzeko eskubidea; 
oinarrizko eskubide hori, baina, ez da benetan babestuta 
egongo, ez badago informatzailearen jarduera 
profesionalaren autokontrolerako sistemarik eta ez badago 
botere publikoen eta enpresa-botereen aurrean lanbidearen 
jardute duina bermatzen duen organismorik. 

   Beste alde batetik, nahikoa arrazoia da legediak 
kazetariei ematen dien betekizuna –Konstituzioak berak 
kontzientzia-klausula eta lanbideko sekretua bezalako 
defentsa-bideak onartzen dizkie–, kazetariaren lanbidea 
elkargo baten egituran antolatzeko. 

   Interes publikoaren ikuspegitik, kazetaritza-lanak 
oinarrizko eskubideei eragiten baitie, hala nola 
informazioarenari edo intimitatearenari, kazetariaren 
lanbidearen berebiziko izaera horrek justifikatzen du 
kazetarien euskal elkargoa sortzea. Elkargoko kide izango 
dira, nahiz eta kide izatea boluntarioa izango den, lanbide 
horretan ari diren eta behar diren ezagutza eta titulu 
nahikoak dauzkaten profesionalak. Horrela, hobeto zaindu 
eta defendatuko dira lanbidearen arauak eta kode 
deontologikoa, eta zerbitzu hobea emango zaie herritarrei 
eta herritarren oinarrizko eskubideei; elkargoa, gainera, 
administrazio publikoekin elkarlanean jarduteko biderik 
egokiena izango da. 

   Kazetarien euskal elkargo bat sortzeak, zuzenbide 
publikoko erakunde gisa, balio beharko du, gainera, Euskal 
Autonomia Erkidegoko kazetarien adierazpen-askatasunaren 
defentsa-lana handitzeko eta sendotzeko.

TESTU ARTIKULATUA

1. artikulua. Xedea 

   Kazetarien Euskal Elkargoa sortzen da zuzenbide 
publikoko korporazio gisa, berezko nortasun juridikoarekin 
eta haren xedeak eta berezko dituen eginkizunak betetzeko 
ahalmen osoarekin, arloari buruz indarrean dagoen legedian 
ezarritakoari jarraiki. 

2. artikulua. Lurralde-eremua 

   Kazetarien Euskal Elkargoak Euskal Autonomia 
Erkidegoaren lurralde-eremua du. 

3. artikulua. Norbanakoaren esparrua 

   1.   Kazetarien Euskal Elkargoak barne hartuko ditu 
Informazio Zientzien titulu unibertsitarioa daukaten 
profesionalak, Kazetaritzaren edo Ikus-entzunezko 
Komunikazioaren adarrean edo baliokidetzat jotzen den 
edozein titulutan.

   2.   Profesional atzerritarrez bezainbatean, dagokion 
agintaritzak profesionalon kalifikazioak onartze aldera, 
Europako Erkidegoko Zuzenbidea ezartzeko indarrean dauden 
arauak erabiliko dira. 

4. artikulua. Administrazioarekin harremanak

   Bere helburu instituzional edo korporatiboak betetzeko, 
Kazetarien Euskal Elkargoak, auzi instituzional eta 
korporatiboei dagokienez, harremanak izango ditu elkargo 
profesionalen gai orokorrez arduratzen den sailarekin eta, 
lanbidearen berezko edukiei dagokienez, komunikazioaz 
arduratzen den sailarekin. Halaber, bere jarduera 
profesionalak hala eskatzen badu, harremanak izango ditu 
Administrazio orokorreko, autonomikoko edo foraleko 
erakundeekin ere.

5. artikulua. Araubide juridikoa 

   1.   Kazetarien Euskal Elkargoak elkargo ofizial eta 
profesionalen legediaren arabera jokatuko du, bai eta bere 
estatutuen arabera eta, halakorik badago, barne-
araubidearen arabera ere. 

   2.   Estatutuek Profesionalen Elkargoen Legeak agintzen 
dituen arloak arautuko dituzte eta, estatutuak egiteko, 
onartzeko eta aldatzeko, ain-tzat hartuko dira indarrean 
dagoen legediak ezarritako betebeharrak. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]