[About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]

Legearen zenbakia: 2017001L
Legea: 1/2017 Legea, otsailaren 16koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legea aldatzekoa
Descriptores..: organismos autónomos;violencia política;derechos humanos;democracia;pacifismo;víctima;terrorismo;modificación de la ley;grupo parlamentario
Legea: 1/2017 Legea, otsailaren 16koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legea aldatzekoa
Legea: 1/2017 Legea, otsailaren 16koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legea aldatzekoa
Usuar. actual.: SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID;SAUID
Fecha actual..: 10.04.2018;10.04.2018;11.04.2018;12.04.2018;14.04.2018;16.04.2018;17.04.2018;19.04.2018;20.04.2018;20.04.2018
Hora actualiz.: 81825;231316;231948;231634;11819;232254;231713;72846;10943;150711
Legearen testua:

§ 385.1/2017 LEGEA, OTSAILAREN 16KOA, Memoriaren, 
Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko 
azaroaren 27ko 4/2014 Legea aldatzekoA(1)

ZIOEN AZALPENA

   2014ko azaroaren 27an, Eusko Legebiltzarraren Osoko 
Bilkurak onetsi zuen 4/2014 Legea, azaroaren 27koa, 
Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua 
sortzekoa.

   Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen 
Institutuak, aurrerantzean Gogora, Eusko Legebiltzarraren 
mandatuari erantzunez eta memoriaren politika publikoa 
koordinatzeko helburuaz, 2015eko azaroaren 19an egin zuen 
bere lehen zuzendaritza-kontseilua. Egun hartan onartu zuen 
bere 2015-2016rako ekintza-programa. Ordutik hona, Gogorak 
bere ekintzak egin ditu, zeintzuetan bere arazo-muinetako 
bi (iraganaren irakurketak eta memoriaren politika 
publikoen proiekzioan sentsibilitate politiko desberdinen 
existentzia) erakundearen balio erantsirako giltzarrietako 
bat bilakatu dituen.

   Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen 
Institutua sortzeko azaroaren 27ko 4/2014 Legearen zioen 
azalpenak honako hau aitortzen du: "Memoriaren politika 
publiko batek bi printzipio handi konbinatu behar ditu, 
batera ekarri. Alde batetik, erantzukizun etiko eta 
politikoa bereganatu behar du: oroitzea, oroitzapena 
egitea, elkarbanatzea eta transmititzea memoria demokratiko 
bat. Beste alde batetik, parte-hartzea eta pluralismoaren 
adierazpena bideratu behar ditu memoria eratzean". Hori 
horrela, aipatutako 4/2014 Legeak bere gain hartzen ditu 
pluralismoa eta parte-hartzea, institutuak jasotako 
funtzioen garapenerako jarraitu beharreko printzipio 
inspiratzaile gisa.

   Printzipio horiek bete eta gauzatu ahal izateko, 4/2014 
Legeko 8. artikuluak Gogoraren Zuzendaritza Kontseiluaren 
osaera bat ezartzen zuen, euskal gizartearen izaera den 
pluraltasuna ordezkatzen zuena. Kontseilu hori Euskal 
Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza juridiko-
instituzionalaren hiru mailek hautatutako kideek osatzen 
zuten, baita kide independenteek ere, Eusko Legebiltzarrak 
memoria sustatzen eta askatasun zibikoak eta elkarbizitza 
demokratikoaren printzipioak defendatzen itzal handia duten 
pertsonen artetik hautatu ondoren izendatuek.

   Bere osotasunean aitortuta eta positiboki baloratuta 
Gogoraren Zuzendaritza Kontseiluaren osaera, indarrean 
dagoen arauan aurreikusitakoa, zein horrek egindako lana, 
badirudi komeni dela Eusko Legebiltzarrari, euskal 
gizartearen borondatea eta pluraltasuna sinbolizatzen duen 
organoari, dagokion ordezkaritza egokitzea. Zehazki, Gogora 
osatzeko legeak ezartzen du, 8. artikuluko 1.b puntuaren 
bidez, Ganberaren Osoko Bilkurak lau ordezkari hautatu 
beharko dituela bere kideen artean, ordezkaritza horretan 
ahal den adostasunik handiena eta aniztasuna bilatuz.

   Hala ere, gizarteak Eusko Legebiltzarrean duen 
ordezkaritzak aldaketak izaten ditu. Horrela, legegintzaldi 
berrian Ganberaren osaera berria ematen da, hauteskundeetan 
adierazitako herri-borondatean jatorri duena. Borondate 
horren azpian dagoen pluraltasuna talde parlamentario 
desberdinak osatzean zehazten da, modu horretan euskal 
herritarren pluraltasuna eta borondatea egitura 
parlamentariora eramanez.

   Hori dela-eta, arau honek eguneratu egiten du 4/2014 
Legea, azaroaren 27koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza 
Eskubideen Institutua sortzekoa, Eusko Legebiltzarrak 
Gogoraren Zuzendaritza Kontseiluan duen ordezkaritza 
egokitzeko Legebiltzarraren Osoko Bilkuraren osaera 
aldakorrera eta, hortaz, euskal gizartearen aniztasun eta 
borondatera, halako moldez non pluraltasun parlamentarioak 
behar bezalako isla izango baitu Gogoraren Zuzendaritza 
Kontseiluan.

Artikulu bakarra. Aldatu egiten da Memoriaren, 
Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko 
azaroaren 27ko 4/2014 Legeko 8. artikuluko 1.b apartatua, 
eta jarraian dagoen bezala geratzen da idatzita:

"b)   Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduko 24.1 
artikuluaren arabera eratutako talde parlamentario 
bakoitzak hautatutako kide bana".

Azken xedapen bakarra. Indarrean sartzea

   Lege hau indarrean sartuko da Euskal Herriko 
Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean. 


 [About BASIS WEBserver Gateway | Search | Search Assist | Summary | Expand/VTOC Display | DownLoad | Prior Document/Prior Multi-DB Result | Top | Prior Page | Next Page | Bottom | Next Document/Next Multi-DB Result | Help]