2020 ots 16

Bilkura-aldien arteko denboran, edo Legebiltzarra deseginda dagoenean, gaiak Diputazio Iraunkorraren aurrean tramitatuko dira

Erregelamendu eta Gobernurako Batzordeak osatzen du Diputazio Iraunkorra

 

 

Erregelamendu eta Gobernurako Batzordeak osatzen du Diputazio Iraunkorra eta bere Mahaia, Eusko Legebiltzarreko Mahaia da.

Diputazio Iraunkorrari dagokio Legebiltzarraren botereak zaintzea, haren eginkizunak betetzea eta osoko bilkurari dagozkion eta luzamendurik onartzen ez duten gaiak erabakitzea, Legebiltzarra deseginda dagoenean.

Hau­teskundeak egin eta gero, aztertutako gaien eta hartutako erabakien kontua emango du Diputazio Iraunkorrak Legebiltzarreko Mahaiari, behin hautatutakoan, eta Mahaiak Osoko Bilkurari aurkeztuko dio eratze-bil­kuraren ondoko lehen bilkuran.

Hauek dira Diputazio Iraunkorreko kideak:

 

 

 

Lehendakaria

Tejeria Otermin, Bakartxo        EA-NV

Lehen Lehendakariordea

Blanco de Angulo, Eba          EH Bildu    

Bigarren Lehendakariordea

Prieto San Vicente, Txarli         SV-ES        

Lehen Idazkaria

Iturrate Ibarra, Iñigo            EA-NV       

Bigarren Idazkaria

Macazaga Sáenz, Cristina       EP 

Kideak

Alonso Aranegui, Alfonso PV-ETP
Arrizabalaga Arruza, Leixuri EA-NV
Barrio Baroja, Carmelo PV-ETP
Berasaluze Lazkano, Irune EA-NV
Berriozabal Bóveda, Jone EA-NV
Egibar Artola, Joseba EA-NV
Estarrona Elizondo, Josu EH Bildu
Grajales Rodríguez, Unai EA-NV
Hernández Hidalgo, Jon EP
Iriarte Okiñena, Maddalen EH Bildu
Martínez Hierro, Lander EP
Mendia Cueva, Idoia SV-ES
Pastor Garrido, José Antonio SV-ES
Ruiz Chico, Yahcov EP
Ubera Aranzeta, Rebeka EH Bildu
Urruzuno Urresti, Unai EH Bildu
Zabala Zarate, Alaitz EA-NV