2020 api 02

“Iñigo Urkullu lehendakariaren eta talde parlamentarioetako bozeramaileen arteko informazio-bilera

EH Bilduk eskatu duen lehendakariaren agerraldia betetze aldera, argitu ditzan COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-larrialdia eta alarma-egoera direla-eta jarduneko Gobernuak hartu eta hartuko dituen neurriak

Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorreko Mahaiak martxoaren 26an egindako bileran erabakitakoari jarraituz, bilera informatiboa izapidetze honen arabera egingo da:

Eskaera aurkezteko, EH Bildu taldearen ordezkariak izango du hitza (10 minutu).

Haren ostean, lehendakariak hitz egingo du, denbora-mugarik gabe.

EH Bildu taldea (10 minutu).

Euskal Talde Popularra (10 minutu).

Euskal Sozialistak taldea (10 minutu).

Elkarrekin Podemos  taldea (10 minutu).

Euzko Abertzaleak taldea (10 minutu).

Haien ostean, lehendakariak izango du hitza, denbora-mugarik gabe.

Taldeen ihardespen-txanda:

EH Bildu taldea (5 minutu).

Euskal Talde Popularra (5 minutu).

Euskal Sozialistak taldea (5 minutu).

Elkarrekin Podemos taldea (5 minutu).

Euzko Abertzaleak taldea (5 minutu).

Amaitzeko, lehendakariak izango du hitza, denbora-mugarik gabe.

Bilera Eusko Legebiltzarraren web-orriaren bidez emango da zuzenean.